Web
Analytics
Ereñoko II. Mendi martxan internet bidez izena emateko epea zabaldu dute - Lasterketak.eus Ereñoko II. Mendi martxan internet bidez izena emateko epea zabaldu dute - Lasterketak.eus

Ereñoko II. Mendi martxan internet bidez izena emateko epea zabaldu dute

BUSTURIALDEA.HITZA.INFO. Martxoaren 30ean Ereñon egingo den mendi martxa eta lasterketan izena emateko epea zabaldu dute. Aurten, izena ematea sistema informatiko eta kreditu txartel bidez egingo da, baina aurretik iragarriko duten egun eta Ereñoko lekuetan ere izena eman ahal izango da. Mendi martxan parte hartzeko aurretik izena ematen dutenek hamar euro ordaindu beharko dituzte, egunean bertan ostera, hamabost.Lasterketan izena emateko berriz, kopa guztietako prezioak berdinak izango direla azaldu dute antolatzaileek. Kasu honetan, lasterketa eguna baino lehen izena ematen duten korrikalari federatuek, hamabi euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek hamabost. Egunean bertan, hamazazpi euro ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Aurretiaz izena emateko azken eguna martxoaren 23a izango dela jakinarazi dute.

http://busturialdea.hitza.info/2014/02/27/erenoko-ii-mendi-martxan-internet-bidez-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/

Artxibo
Event Search