Larunbatean jokatuko da Aralarko Adiskideak elkarteak bi urtez behin antolatzen duen Ernioko lasterketa. Parte-hartzaileak 10:00etan abiatuko dira Tolosako Trianguloa plazatik. Ernio mendiko gurutzeraino igo eta berriz plazara iritsi behar dute. Guztira hamar kilometro aldapan gora eta beste hainbeste aldapan behera egin behar dituzte, eta mila metro igo behar dituzte.
Orain bi urteko irabazlea Walter Becerra izan zen, baina ez zuen lortu Fernando Etxegaraik 2007an jarri zuen marka hobetzea. Etxegaraik 1:24:44 egin zuen eta Becerrak 1:27:58ko denbora behar izan zuen ibilbidea egiteko. Emakumezkoen mailari dagokionez, azken hiru alditan Nerea Amilibia zizurkildarrak irabazi du proba. Orain lau urte ezarri zuen marka: 1:48:09. Azkeneko proban 76 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik bi emakumezkoak.
Iturria: http://tolosa.hitza.info