140 gaztetxok eta 275 korrikalari helduk parte hartu dute aurtengo edizioan
Iaz azken urte hauetako partaide kopuru handiena izan zela bagenion, aurtengoan hura ere hautsi dela esan behar.
Gaztetxoen sailean 140 lagunek hartu zuten parte eta helduenean berriz 275 korrikalarik. Gotzon Aranburu azpeitiarra izan zen garaile senior gizonezkoetan eta Jon Ulazia zumaiar zestoartua herriko lehena.
Emakumezkoetan, berriz, Elena Calbillo beasaindarra garaile eta Gurutze Lopetegi lehen herritarra.
Eguraldi ederra lagun, jendetza atera zen kalera korrikalariak animatzera. Hauentzat aukeran eguraldia bero xamarra izan zen ostegunekoa, oraindik aurten ohitu gabe baikaude tenperatura hauetara. Era guztietara, giroa bikaina izan zen eta horretan
izango zuen parterik sortu berri den txaranga berriak, bejondaiela hauei ere.
Iturria: Diario Vasco Costa