Web
Analytics
Errenteria - ATLETISMOAREN FESTA - Lasterketak.eus Errenteria - ATLETISMOAREN FESTA - Lasterketak.eus

Errenteria – ATLETISMOAREN FESTA

San Silvestre Errenteria 2008

 

Errenteria-Oreretako San Silbestreak inoizko partaidetzarik handiena izan zuen,

800 atleta baino gehiagok parte hartu zuten.

 

 

Eskualdeko atletentzako hitzordu saihestezina bihurtu da Errenteria-Oreretako San Silbestre lasterketa. 800 atleta baino gehiagok parte hartu zuten joan den asteko proban, 550 Helduen San Silbestrean eta 300 San Silbestre Txikian.

Atleta guztietan azkarrena Raul Viejo errenteriarra izan zen. Viejok 23 minutu eta 27 segundo behar izan zituen 7.250 metroak osatzeko.
Emakumezkoetan, berriz, Lurdes Oiartzabal izan zen azkarrena, 27 minutu eta 54 segundoko denborarekin.

Gizonezko Beteranoen Mailari dagokionez, Juan Zubieta izan zen azkarrena; eta Emakumezko Beteranoetan Ana Royok lortu zuen
markarik onena. Junior Mailako sariak ere banatu zituzten antolatzaileek. Gizonezkoetan Alex Iturralderi eman zioten lehen saria; eta emakumezkoetan Ane Pescadorri.

Halaber, Errenteria- Oreretako lehen sailkatuei ere sari bana eman zieten Errenteriako Atletismo Taldeko kideek. Herriko lehen gizonezkoa
Kerman Isasa izan zen, eta lehen emakumezkoa Nagore Etxebeste.

San Silbestre Txikia
San Silbestre Txikiak ere inoizko partaidetzarik handiena izan zuen. Benjamin, Alebin, Haur eta Kadete Mailako 300 haurrek parte hartu zuten, eta kilometro bat osatu zuten herriko erdiguneko kaleetan.

Errenteriako Atletismo Taldeak San Silbestrearen balorazio «oso positiboa» egin du.

Iturria: Oarsoaldeko Hitza

Artxibo