Web
Analytics
VII. ABKROSSA - AMARA BERRIKO EUSKARAREN ALDEKO KROSA - 2022 - Lasterketak.eus VII. ABKROSSA - AMARA BERRIKO EUSKARAREN ALDEKO KROSA - 2022 - Lasterketak.eus

VII. ABKROSSA – AMARA BERRIKO EUSKARAREN ALDEKO KROSA – 2022

VII. ABKROSSA – AMARA BERRIKO EUSKARAREN ALDEKO KROSA – 2022

Ekainaren 11n ospatuko da Amara Berriko euskararen aldeko lasterketa, aurtengoa, VII edizioa. Pandemia egoera medio, bi urte igaro dira azken krossa egin zenetik, baina aurten bueltan izango da ABkrossa. Euskara ardatz izango duen festa egun bat ospatu nahi du, urtero bezala Berritsuk, Amara Berriko euskara elkarteak.

6 kilometro edo 3 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute korrikalariek; azken hau ez lehiakorra izango da.

Lasterketa 19:00etan hasiko da eta irteera eta helmuga, berregokitu berri den Isabel II.a hiribidean egongo dira.

Egitarau zabala izango du ABkrossak eta auzoa girotuko duten hamaika ekitaldi egongo dira arratsaldean zehar Probestu plazan. Lasterketa nagusiaz gain, arratsaldeko 17:00etan haurjolasak egongo dira Amara Berriko Haur Txokoaren eskutik, eta jarraian, 18:00etan, haurren krossa ospatuko da. Helduen lasterketa 19:00etan izango da, eta honen ostean, saribanaketak eta zozketak egongo dira auzoko denda eta tabernen eskutik. 

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Ibilbidea 3 km-ko zirkuito itxi batera mugatzen da. Irteera Amara Berriko Isabel II-tik izango da eta Loiolako Erriberetako parke zein kaleetan barrena ibili ostean leku berean amaituko da.

Zirkuito gora-beheratsua da, baina edonork erraztasunez amaitzeko pentsatua.

6 km-ko proban bi bira eman beharko ditu korrikalariak.

3 km-koa hautatuz gero, berriz, buelta bakarra.

IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

https://herrikrosa.eus

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

Facebook: https://www.facebook.com/abkrossa

Twitter: @ABkrossa

Instagram: @abkrossa

Event Details
Artxibo
Event Search