VIII. ABKROSSA – AMARA BERRIKO EUSKARAREN ALDEKO KROSA – 2023
Ekainaren 3n ospatuko da Amara Berriko euskararen aldeko lasterketa, aurtengoa, VIII edizioa. Euskara ardatz izango duen festa egun bat ospatu nahi du, urtero bezala Berritsuk, Amara Berriko euskara elkarteak.
6 kilometro edo 3 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute korrikalariek; azken hau ez lehiakorra izango da.
Lasterketa 19:00etan hasiko da eta irteera eta helmuga, berregokitu berri den Isabel II.a hiribidean egongo dira.
Egitarau zabala izango du ABkrossak eta auzoa girotuko duten hamaika ekitaldi egongo dira arratsaldean zehar Probestu plazan. Lasterketa nagusiaz gain, arratsaldeko 17:00etan haur–jolasak egongo dira Amara Berriko Haur Txokoaren eskutik. Helduen lasterketa 19:00etan izango da, eta honen ostean, sari–banaketak eta zozketak egongo dira auzoko denda eta tabernen eskutik.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Ibilbidea 3 km-ko zirkuito itxi batera mugatzen da. Irteera Amara Berriko Isabel II-tik izango da eta Loiolako Erriberetako parke zein kaleetan barrena ibili ostean leku berean amaituko da.
Zirkuito gora-beheratsua da, baina edonork erraztasunez amaitzeko pentsatua.
6 km-ko proban bi bira eman beharko ditu korrikalariak.
3 km-koa hautatuz gero, berriz, buelta bakarra.
IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
Facebook: https://www.facebook.com/abkrossa
Twitter: @ABkrossa
Instagram: @abkrossa