
XIV. ARAMOTZ MENDI LASTERKETA – 2026
Aramotz MENDI LASTERKETA, 2026eko urriaren 17an izango da, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia), Zornotza Mendi Taldeak antolatuta.
Aramotz Mendi Martxa: 8:30
Aramotz Mendi Lasterketa 12k: 11:30etan
Aramotz Mendi Lasterketa 22k: 10:00etan
IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES:
22 kilometroko lasterketan, 24 euro izango dira abuztuaren 31ra arte, eta 28 euro data horretatik aurrera. Egunean bertan izena emateko aukerarik ez da egongo. Izen ematearekin korrikalariaren poltsan opari oroigarria egongo da.
12 kilometroko lasterketan, 16 euro izango dira abuztuaren 31ra arte eta 20 euro data horretatik aurrera. Izen ematearekin korrikalariaren poltsan opari oroigarria egongo da
https://inscripciones.kronoak.com/
IBILBIDEA – RECORRIDO:
– Lasterketa luzeko ibilbidea : Probak 22 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positibo metatua du, Urkiolako Parke Naturalaren barruan dagoen Aramotz mendilerroko bidezidor eta pistetatik zehar, Pagozelai, Urtemondo eta Belatxikieta tontorrak igarota.
-Lasterketa laburreko ibilbidea: Probak 12 kilometro eta 650 metroko desnibel positibo metatua du, Aramotz mendi lerroko Belatxikieta tontorra igarota.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:














