XXI. ASTEASUKO SANTAMAÑA KROS IGOERA – 2023
Santamaña, Asteasu herritik 2km-ra kokatzen den ermita bat da. Bertan egiten diren festetan antolatzen da Santamañako krosa.
Kros hau, Asteasu herriko plazatik hasi eta herrigunean bi itzuli eman ondoren, Santamaña ermitara igotzen da. 7Km ditu eta hauetatik 5km asfaltoan egiten dira, denera 330m desnibel positiboa igotzen delarik. Azken 2km aldapan gora mendi bide zabal batean igotzen dira.
Karreterako zapatilak gomendatzen dira lasterketarako.
Herriko plazatik Santamañara maleta edo arropak eramango dituen ibilgailu bat egongo da.
Dortsalak herriko plazan izango dira eskura lasterketa egunean bertan 09:00 – 10:30 bitartean.
Lasterketa bukatu ondoren, dutxak, hamaiketakoa eta sariak izango dira. Partaideen artean zozketa ugari ere bai.
Parte-hartzaile kopurua: 110
KATEGORIAK / CATEGORIAS
GIZONEZKOAK / HOMBRES – EMAKUMEZKOAK / MUJERES
IZENEMATEA / INSCRIPCION:
PROFILA / PERFIL:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: