
V. AZKOITIKO SAN MARTIN MENDI LASTERKETA – 2018
AZKOITIKO MIKOLOGI ELKARTEAK SAN MARTIN MENDI LASTERKETA ANTOLATU DU BOSGARRENEZ
Hilaren 10ean, 11:00etan hasiko da mendi lasterketa.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Korrikalariek zortzi kilometro egingo dituzte San Martin auzoaren inguruko mendietan.
Elkarte aurrean hasiko da lasterketa, eta korrikalariek auzoko ermitako kanpaia jotzearekin batera amaituko dute proba.
IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES:
Izen-ematea ordubete lehenago irekiko dute antolatzaileek. Hori hala, parte hartu nahi dutenek 10:00etatik aurrera eman ahal izango dute izena elkartean, sei eurotan
Helmugara iristen diren lehen gizonezkoak eta emakumezkoak Kurutzia baserriak emandako produktuen otarre bana jasoko dute, eta partaide guztien artean beste hainbat sari banatuko dute. Lasterketa amaitzen denean, hamaiketakoa egingo dute elkartean.