
Arratzuko Belendiz auzoan, Belendiz Sky Speed mendi esprinta lehiatuko dute.
11:00etatik aurrera, 200 metroko distantzia egin beharko dute, 75 metroko desnibelagaz.
Parte hartu gura dutenek [email protected] helbide elektronikora idatzi beharko dute: bihar eman ahalko da izena, 09:30etik 10:30era. Oraingoz 20 lagunetik gorak eman dute izena.
Lehen laurak saritu dituzte; irabazleak garaikurra eta diru saria jasoko ditu; beste hirurentzat ere sari ekonomikoa egongo da.