
BUETRAITZEKO GAUEKO IGOERA BERTIKALA – 2025
Buetraitzeko Igoera Bertikala Errekaurkulluko zubian (Bellotza, 593 m), Arantzazuko santutegi azpian, hasi eta Buetraitz (1320 m) helmuga duen gauezko lasterketa da. Tradizioa jarraituz, Aloñako Igoerako asteburuko ostiral gauean antolatzen da, bost urtean behin.
Bellotzan abiatu eta Arantzazurantz doan bidetik igoko dira lasterkariak, aparkalekua gurutzatu, parketxe ondotik pasatu eta Duruko etxoletara zuzen doan bidea hartzeko. Iada basotik irtenda, Unamendiko zelaigunea gurutzatu eta Buetraitzera doan azken aldapari aurre egingo diote lasterkariek, tontorrera iristean kronoa gelditzeko.
Lasterkariak (100 guztira, gehienez) 30 segunduro aterako dira irteera puntutik, erlojupeko baldintzetan, Buetraitzerantz abiatuko direlarik. Lasterketako 10 faboritoen artean minutu bateko tartea utziko da. Probaren irabazlea Buetraitzeko tontorrean kronoa azkarren gelditzen duen lasterkaria izango da, sariak orden horren arabera emango direlarik.
FITXA TEKNIKOA – FICHA TÉCNICA:
Buetraitzeko Igoera Bertikalaren ezaugarri orokor eta teknikoak:
| HERRIA | Oñati |
| LURRALDEA | Gipuzkoa |
| TOKIA | Arantzazuko santutegia |
| EGUNA | 2024/04/25 |
| IRTEERA ORDUA | 22:00 |
| DIZIPLINA | Igoera bertikala |
| DISTANTZIA | 2,8 km |
| DESNIBEL POSITIBOA | 727 m+ |
| ANOA POSTUAK | 1 |
IBILBIDEA – RECORRIDO:
IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:
https://inscripciones.kronoak.com
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
http://aloinakoigoera.wixsite.com/aloinakoigoera/lasterketa-km











