IV. ETXARRI-ARANAZKO TXAKURKROSA – 2022
Datorren Urtarrilaren 30ean ETXARRI ARANAZKO TXAKURKROSAREN 4. edizioa ospatuko da. Etxarriko kanpiñeko instalakuntzetan eta goizeko 8:00tatik aurrera. Aurreko urtetan bezala hiru modalitatetan lehiatu ahalko da: Patina, Bikejoringa eta Txakurkrosa. Irteera Etxarriko Kanpiñeko instalakuntzetan izango da, 6kmko ibilbidea osatu ondoren berriro Etxarriko Kanpiñean helmugaratzeko. Ibilbideak 70 metroko desnibela du. Hiru modalitateentzat berbera izanen delarik.
- Proba batean izena ematea 16 euro dira eta bitan 20 euro.
- Proba EUSKADIKO TXAKURKROS LIGARAKO (ETL) puntuagarria izango da.
- Bizi dugun osasun larrialdia dela eta, musukoaren erabilera derrigorrezkoa izanen da eta segurtasun neurriak bereziki zainduko dira, pertsonen arteko distantzia adibidez.
- Jarduera izen emate horrian erantsita doan erreglamentuan oinarrituko du funtzionamendua. Bertan jasoa ez dagoen gertaera edo erreklamazio, EUSKADIKO TXAKURKROS LIGAko (ETL) arudiaren arabera bideratuko da.
- Patineko eta Bikejoringeko partehartzaileak banaka hartuko dute irteera, kirolari batetik bestera minutu bateko tartearekin.
- Txakurkroseko partehartzaileak hirunakako txandatan hartuko dute irteera. Txanda batetik bestera 30 segunduko tartea izanen delarik.
- Derrigorrezkoa izanen da partehartzeko, albaitari eta material kontrola pasatzea.
- Antolakuntzak anoa puntu bat ornituko du helmugan.
- Aldagelak eta dutxak kanpiñeko instalakuntzatan egonen dira.
- ERABAT DEBEKATUA DAGO TXAKURREKIN DUTXATAN SARTZEA.
IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES
Izen-emateak Internet bidez egingo dira, Abenduaren 30etik (20:00etatik aurrera) Urtarrilaren 27ra, www.kronoak.com webgunean.
Parte-hartzaileek 18 € ordainduko dituzte. Inskripzioa ordaindu izanak proban parte hartzeko eskubidea emango du, eta erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua barne hartuko du. Inskripzioak ematen duen erantzukizun zibileko eta istripu-karrerako asegurua dortsalaren titularrentzat izango da.
Bi probatan izena emateko aukera egonen da. Bi probatan parte-hartzeagatik kirolariek 23 € ordainduko dituztelarik.
Urtarrilaren 27raino izen emateetan bajak onartuko dira. Kasu horretan ordaindutako dirua osorik itzuliko delarik. Data hortatik aurrera ez da inongo ez aldaketarik, ezta bajarik ere onartuko.
EGITARAUA:
8:00tatik 8:30tara: Albaitari eta material kontrola patin eta bikejoringeko partehartzaileentzat.
8:30tatik 10:00tara: Albaitari eta material kontrola txakurkroseko partehartzaileentzat.
9:00tan: Patin eta bikejoringeko lehen partehartzailearen irteera.
10:30tan: Txakurkroseko lehen txandaren irteera.
12:00tan: Umeen txakurkrosa.
12:15tan: Sari banaketa.
12:30tan: Auzatea edo luntxa.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: