Martxa bat izango da, lasterketa bat baino gehiago. Oinez egiteko modukoa eta umeek bizikletaz edo patinez ere egin dezakete. Herriko plazan hasiko da eta kale nagusian zehar muelleraino luzatuko da. Bueltan, zubi zaharra gurutzatuko da eta han bertatik pasatzerakoan, han geldirik egongo den bideoari kaso egingo zaio, banan-banan Euskaraz bizi nahi dut esanez. Handik berriro plazara bueltatuko gara. Ibilbide guztian zehar, txistulariak eta buruhandiak izango ditugu eta bukaeran txokolatada bat egingo dugu.
aukera egongo da, oinez, bizikletan, patinez,… egiteko.
DISTANTZIAK:
- 0-6 URTE: 200 METRO
- 7-11 URTE: 500 METRO
- 12-17 URTE 1000 METRO
- > 18 URTE: 4500 METRO
IZENEMATE TOKIAK:
- ASTEBARRUAN, ASTELEHENETIK OSTIRALERA 10:30TATIK 14:00TARA UDALETXEAN.
- EGUNEAN BERTAN, 17:30TATIK AURRERA HERRIKO PLAZAN
Informazio gehiago: www.euskarazbizinahidut.org