XIII. GASTEIZKO MENDIAK – LOS MONTES DE VITORIA – 2022
MANUEL IRADIER TXANGOLARI ELKARTEAK “GASTEIZKO MENDIAK-LOS MONTES DE VITORIA” (aurrerantzean, Proba) mendiko fondo handiko XIII. Proba antolatu du, 62.240 m-ko distantziarekin. Proba honen ibilbidea honako hau izango da: URIBARRI-JAUREGI, ITXOGANA, INDIAGANA, AZAZETA (herria), ARRAIALDE IJONAko baltsa, ALMURRAIN, KAPILDUI, OKINA (herria), ZALBIZKAR, PAGOGAN, LENDIZ, GASTEIZ mendatea, ARRIETA, ZALDIARAN mendatea, BUSTUKO GANA, ESKIBELGO ATXA eta VITORIA-GASTEIZ.
Mendiko erresistentzia handiko edo ultrafondo handiko oinezko proba da, etapa bakar batean, behe-mendiko eta erdi-mendiko bideetan zehar garatzen dena. Egin beharreko distantzia 62,25 kilometrokoa da, 2.850 metroko desnibel positibo metatuarekin.
Proba 2022ko ekainaren 11n (larunbata) egingo da.
Egun honetako goizaldean, 04:50etik aurrera, (*) autobusak aterako dira Mendizabalako aparkalekutik (Mendizorrotza futbol zelaiaren ondoan dago), partehartzaileak Uribarri Jauregiraino eramateko, eta han 06:00etan hasiko da proba
PROFILA – PERFIL:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: