Mikologi Elkarteko (Tintoreixe) kideak eta gazte batzuk antolaturiko 'I. San Martin Mendi Lasterketa' ospatuko da.
Zazpi kilometro eta erdiko lasterketa Elkartetik irten eta Kuku herrirantz; lehenengo iturritik Txalintxo bizkar aldera igoko da. Handik, Konbentotik pasatuz, Torria, eta bukaera San Martingo erlojuan izango da. Iristerakoan, kanpaian jo beharko da.
Izen ematea 10:30tan (3€).
Aurreneko gizonezkoa eta emakumeak, trofeoa eta Kurutzia baserriak emandako produktuak jasoko dituzte eta partaide guztien artean zozketak egingo dira.
Lasterketa bukatu eta gero; hamarretakoa egongo da lasterkarientzat. Parte hartzeko ez da beharrezkoa federatu izatea eta "nahi duten guztiak har dezakete parte" adierazi dute antolatzaileek











