Antolatzailea
EL FUTBOL ES NUESTRA VIDA
PABLO GOROSABEL Nº3.
20014 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943101100
[email protected]
Data: | 2013/07/20 |
---|---|
Ordua: | 22:00 |
Distantzia: | 5km – 10km |
Izen-ematea: |
Hasiera: 2013/06/07 (00:00) Amaiera: 2013/07/18 (12:00) |
Probako kupoa: | 2000 Parte-hartzaile |
Txipa behar du: | Bai |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | SOCCERWORLD SAN SEBASTIAN PABLO GOROSABEL Nº 3 |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | SOCCERWORLD SAN SEBASTIAN PABLO GOROSABEL Nº 3 |
Web orria: | www.carreracontraelsol.com |
Izen-emate motak
- 8 € SOCCERWORLD BAZKIDEA
- 13 € LASTERKARIA ALOKAIRUZKO TXIPA
- 11 € LASTERKARIA TXIP HORIA
- 15 € LASTERKETA EGUNEAN
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES
5km: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=821
10km: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=827
IBILBIDEA – RECORRIDO
5 km
10 km
Informazio gehigarria
Oinarriak:
Proba honetan izena ematen dutenek oinarriak onatu behar dituzte. Izen-emateak internetez egingo dira. Probaren egun berean, ordea, irteera puntuan izena eman ahal izango da 16:00etatik aurrera.
Txip-a ez duten parte-hartzaileek, alokairuzko txip bat aurkitu ahal izango dute, lasterkari bakoitzari emango zaion poltsaren barruan. Txip zuria izango da eta lasterketa bukaeran itzuli beharko da. Helmugan boluntarioak izango dira txip-a jasotzeko prest.
Proba bukatzen ez duten lasterkariek hurrengo egunean itzuli ahal izango dute txip-a instalakuntzetako harreran. Itzultzen ez dutenei telefonoz deituko diegu txip-a itzultzeko ezkatuz.
Dortsalak lasterketaren egun berean jaso ahal izango dituzte parte-hartzaileek bakoitzari emango zaion poltsaren barruan. Poltsa horretan kamiseta tekniko bat ere izango da. Kamisetak jasotzeko parte-hartzailearen nortasun agiria aurkeztu beharko da.
GARRANTZITSUA: Trafikoari zabalik dagoen hirigune baten egingo da proba. Boluntario talde zabal batek parte-haltzaileen segurtasuna bermatuko du, baina parte-hartzaileek trafico arauak errespetatu beharko dituzte. Arau horiek ez errespetatzeagatik sor daitezken arazoak bere ardurapean hartu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak.
Dortsalak lasterketaren egun berean, 16:00etan, jaso beharko dira futbol zelaian.
SARIAK:
Gizonezkoen eta emakumezkoen mailako lehen sailkatuek 150 euroko saria eta garaikurra jasoko dute.
10 kilometroko probako bigarren eta hirugarren sailkatuek garaikurra jasoko dute.
IZENA EMATEKO AUKERAK:
1.- TXIP HORIA: Txipa duten parte-hartzaileentzat.
2.- TXIP ZURIA: Txipa ez duten parte-hartzaileentzat. Lasterkari poltsarekin batera txip bana emango zaie.
3.- SOCCERWORLDeko bazkidea: Gimnasioko bazkide direnen izen-emateak konprobatuko dira eta instalakuntzako datu basean azaltzen ez badira, ez dira ontzat emango.
Garrantzitsua: Lasterketaren bukaeran antolatzaileek txip zuria jasoko dute.
Probaren egunean bertan hainbat ekitaldi izango dira. Haurrentzako festa bat, gaztelu puzgarriak, clinic solidarioa… Clinic horretan goi-mailako kirolariek parte hartuko dute eta kirol erronkei aurre egiten erakutsiko digute. Informazio gehiago www.carreracontraelsol.com webgunean eskura daiteke.
Clinic horretan parte hartu nahi dutenek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Diru hori Siempre Adelanteelkartearentzat izango da. Elkarte honek alboko esklerosia duten gaixoak laguntzen ditu. Lasterketan izena eman dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute clinic-ean. Izena eman nahi dutenek Soccerworld-eko harreratik pasatu behar dute. 20:00 etan hasiko da clinic-a eta ordubeteko iraupena izango du. Kirol arroparekin etor zaitez!
Probarako izena ematean kamisetaren taila adierazi behar da. Nahiz eta oso zaila izango den guztiontzat neurriko kamiseta lortzea, kamisetak zenbait aste lehenago erosten baitira.