Web
Analytics
I. GAUTEGIZ ARTEAGAKO MENDI LASTERKETA - 2015 - Lasterketak.eus I. GAUTEGIZ ARTEAGAKO MENDI LASTERKETA - 2015 - Lasterketak.eus

I. GAUTEGIZ ARTEAGAKO MENDI LASTERKETA – 2015

GAUTEGIZ ARTEAGAKO MENDI LASTERKETA

Gaztelu-Zar elkartearen aurrean izango du irteera goizeko 10,00etan, 17 kilometroko luzera eta 1.070 metroko malda  positiboa duen ibilbidea burutzeko. 

Gaztelu-Zar elkartetik irten eta   kilometro bateko ibilbidea egingo dugu herri barrutik, Andra Mari eliza atzean utzi eta Errekalde auzotik, Ereñozar mendia inguratzen duen bidezidorra hartzeko. Basondo atzetik, Santimamiñeko baselizaraino helduko gara eta hemendik, kobetarino igongo gara euren atzean hasten den aldapa handiko bidezidorra hartzeko. Artadiko baso zarratuaren  barrutik doan aldapa gogor honetan murgilduta, oso distantzi txikian nahiko altuera irabazten joango gara  eta bapatean burua altzatu eta Ereñozarreko San Migel baselizarekin egingo dugu topo.  Ereñozar atzean utzita, Ereñora jaitziko gara, herri honetatik Gautegiz Arteagara doan baso bidea hartuz Muruetaganera hekdu arte. Baratze baserri eskola albotik igaro eta Karmengo baselizara helduko gara, hemendik Tremoia auzora igotzeko eta Burretzaganako mendikaldean sartzeko.  Ibilbidearen zati luze batean, kantauriar artadiko baso trinkoetatik ibiliko gara. Burretxaganeko mendikaldea atzean utzi eta  Isla Bekoa auzora helduko gara,  Oka ibaiaren bazterretik, Portu errotara irizteko.   Arteagako gaztelua ikuspuntuan dugularik, padurak atzean utzi eta Gautegiz Arteagako herrira helduko gara, herri erdian dagoen Gaztelu-Zar elkartean lasterketa bukatzeko.

Lasterketako ibilbidean zehar, hornidura guneak izango ditugu eta hau bukatzerakoan luntx bat egongo da partehartzail guztientzat.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Irailak 13 Igandea

– Dortsalen bilketa:  9:00-9:45
– Irteera: 10:00etan
– Luntx-a: 12:00etatik aurrera
– Sarien banaketa: 13:30 – 14:00 
– Amaiera: 14:30
– Inskripzioa: 10 €

Lasterketako datuak

– Irteera: Gaztelu-Zar elkartean
– Luzeera: 17 km
– Altuera minimoa: 5 m.
– Altuera maximoa: 447 m. (Ereñozar)
– Gainbera positiboa: 1070 m.
 – Hornidura puntuak:  3
– Dutxak: Pilotalekuan

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://arteagakomendimartxa.blogspot.com.es/

Event Details
  • Hasiera data
    2015-09-13 10:00
  • Helbidea
    GAUTEGIZ ARTEAGA, BIZKAIA
Artxibo
Event Search