2010eko uztailaren 16an, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena igaroko den “ehun milak” proba egingo da.Aldi berean, distantzia motzagoa duen beste proba bat abiatuko da Beasaindik, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barrena sartzeko. 82 kilometroko luzera eta 6.500 metroko desnibel positiboa duen proba honetan, partaideek Txindoki eta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzte. Ibilbide motz honek “ehunmilak” proba nagusiarekin bat egiten du 98. kilometroan, azken 70 kilometrotan bi probek ibilbide bera dutelarik.
Informazio gehiago / Más información:
www.ehunmilak.com