Zatoz bezperan!!!
ZUBIMUXU ATERPEA
Afaria +gaua eta gosaria +
GOIZUTRAIL izen ematea. 50 € (leku mugatua)
Argibideak: 687288680
EGUNA: maiatzaren 17 an
Irteera eta helmuga Goizuetako plazan
IBILBIDEA: Goizuetako plazan (154 m.)hasiko da ibilbidea, xenda eta pisten bitartez igoera luze eta gorabeheratsu bat izango da 9. kilometroan Mandoegiko gailurrera iritsi arte, 1.045m. Ondoren Mandoegiko gailurretik jarraituko du ibilbideak eta bukatzeko herriko plazara jaitsiko da berriz ere, azken bi kilometroak nahiko lauak dira. desnibela 1.300 metrokoa da eta ibilbide guztia mendiko xenda pista eta larrean zehar izango da.
Ibilbidea behar bezala markatua egongo da eta bertan edateko eta jateko puntuak izango dira.
Parte hartzaile guztiak istripu aseguru bat izango dute.
IZEN EMATEA: proba eguna aurretik internetez kirolprobak bidez. Egunean bertan Umore Ona elkartean karrera hasi baino 30 minutu lehenago arte.
Izen ematea 20 € izango da. Goizuetan bizi direnentzat edo erroldatzuentzat 15 €. Egunean bertan izen ematen dutenak 25 €. Bezperatik etortzeko aukera ere badago Zubimuxu aterpeak egin duen eskaintza hartu ezkero. Afaria gaua eta gosaria + izen ematea 50€.
DORTSALAK: egunean bertan jasoko dira goizeko 8tatik aurrera Umore Ona elkartean. arropa jasotzeko zerbitzua egongo da plazan bertan.
Probaren kontrola antolatzaileek egingo dute eta sailkapenak kirolprobak orrian argitaratuko dira.
Lasterketa bukatutakoan egingo da sari banaketa. Sari banaketa egiten ari den bitartean hamaikatakoa izango da parte hartzaile guztientzat
Partehartzaile guztiek opariak izango dituzte eta gainera antolakuntzak lortzen dituen beste opari batzuk ere zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean.