I. GORA XANISTEBANAK KROS HERRIKOIA – 2018
Oiartzungo Jai-Batzordearen Antolakuntzak OIARTZUNGO herrian jokatuko den kros herrikoia (Haurtzaro Atletismo Taldea eta Intxixu Trail taldearekin batera) eta Jai-Batzorde hori bera izango da lasterketaren arduraduna. Proba hau, OIARTZUNGO Jaietan, ABUZTUAren 2an, ospatuko diren ekitaldi guztietarako kontratatuko den aseguru-estalduraren barruan dago.
Lasterketa hau zabalik dago 12 urteko adina bete izan eta bertan parte hartu nahi duten guztientzat, kategoría, sexua, nazionalitatea edota atleta federatua den ala ez bezalakoak kontutan hartu gabe.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Lasterketa asfaltoaren gainean jokatuko da, OIARTZUNGO herriko kaleetan, DONEZTEBE ENPARANTZAN 17:00etan hasi eta bertan bukatuta.
2,5 kmko 2 itzuli, guztira 5 km Helduak.
Txikiek lasterketa laburrak egingo dituzte plazan bertan, arduradun batekin (16:30etan). Egunean bertan eman beharko dute izena eta opari bezala kantinplora bat jasoko dute. Helburu bakarra lagunekin ongi pasatzea eta kirola egitea izango da.
IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES:
3 € www.herrikrosa.eus . Lasterketaren egunean 5 €. Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea