Web
Analytics
I. INTXIXU TRAIL OIARTZUNGO MENDI LASTERKETA - 2014 - Lasterketak.eus I. INTXIXU TRAIL OIARTZUNGO MENDI LASTERKETA - 2014 - Lasterketak.eus

I. INTXIXU TRAIL OIARTZUNGO MENDI LASTERKETA – 2014

20140615_IntxixuTrailMendiLasterketa.png

INTXIXU TRAIL MENDI LASTERKETAARAUDIA – REGLAMENTO

1.- DATA ETA LEKUA
“Intxixu Trail” Oiartzungo I. Mendi Lasterketa, 2014ko ekainaren 15ean, goizeko 10:30etan izango da. Irteera eta helmuga Ergoien auzoko Auzokalte Elkartean egongo dira.

2.- IBILBIDEA
Aiako Harria Parke Naturaleko Oiartzungo zatiko mendi inguruetan egingo da proba, 15,5 km.-ko ibilbidean. 760 m.-ko desnibel positiboa du, eta 622 m.-ko gehiengo altuera (Oianleku).

3.- MAILAK (abenduaren 31n duten adina)
18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Bi maila izango dira:
* Gizonezko helduak: 18 urtetik gorakoak.
* Emaukumezko helduak: 18 urtetik gorakoak.

4.- IZEN-EMATEA
2014ko martxoaren 15etik 2014ko ekainaren 12ra. Internetez soilik egin daiteke, http://www.herrikrossa.com webgunean.
Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, beti ere 200 lasterketarien mugara iritsi ez bada, goizeko 9etatik 10etara.

5.- SEGURTASUNA
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYAren laguntza izango du.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA
Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

7.- KONTROLAK
Proban zehar antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da. Puntu hauetan egingo dira arauzko igarotze-kontrolak:

     – Urzelaieta.
     – Oianleku.

8.- HORNIDURA
6 hornidura puntu egongo dira, 2 solidoak eta likidoak eta 4 likidoak. Anoa postu likidoetan ura eta edari isotonikoak egongo dira, solidoetan berriz, produktu energetikoak, fruitu lehorrak, txokolatea eta frutak.

9.- SAILKAPENA
EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- SARIAK
Gizonezko / Emakumezko nagusiak
1.- Txapela eta garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

Oiartzuar gizonezko / emakumezko nagusiak
1.- Garaikurra.
2.- Garaikurra.
3.- Garaikurra.

11.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsalak, lasterketa egunean bertan banatuko dira 9:00etatik – 10:00etara.

12.- INGURUGIROA
Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

13.- DUTXAK eta KONTSIGNA
Irteeratik eta helmugatik gertu egongo dira dutxak, Pagoalde Industria Gunearen sarreran. Kontsigna berriz, irteera eta helmuga puntuan bertan egongo da.

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA
Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripua zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTAIDEN KOPURUA
Gehienezko kopurua: 200.

18.- ARAUDIAREN ONARPENA
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://intxixutrailoiartzun.wordpress.com

ARGAZKIAK – FOTOS 2014

https://www.facebook.com/carlos.malles/media_set?set=a.10201141049527436.1073741847.1805551369&type=1

Event Details
  • Hasiera data
    2014-06-15 10:30
  • Helbidea
    OIARTZUN, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search