Web
Analytics
I. KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOA - 2015 - Lasterketak.eus I. KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOA - 2015 - Lasterketak.eus

I. KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOA – 2015

KOOPERATIBEN ARTEKO MUNDUKIDE LASTERKETA SOLIDARIOA

EZAUGARRIAK

Inskripzioa kooperatiba guztiei eta kooperatibez osatutako organuak dituzten entitateei irekia dago.
Lasterketa Urkuluko sarreratik aterako da goizeko 11:00etan.
Kooperatiba bakoitzak nahi adina talde inskribatu ditzazke (A, B, C…).
Enpresa bereko 3 lagunez osatu behar dira taldeak.
Talde osoa batera iritsi behar da helmugara.
Edozein koloreko kamisetak eraman daitezke.
Talde sailkapena iriste hurrenkeraren arabera egingo da.
Kronometrajea eskuz egingo da.
Izenematea (ekainaren 26a baino lehen): http://www.mundukide.org/lasterketa/izena-eman/
Oharrak:

Korrikalari bakoitzak kooperatibako langilea dela frogatzeko giza-baliabide departamenduko eskutiz/zihurta agiri bat aurkeztu beharko du dortsala hartzerako orduan.
10 pertsona baino gutxiagoz osatuta dauden kooperatiben kasuan, taldea osatzeko nahikoa izango da kooperatiba horretako bazkide bakar baten partehartzea. Gainerako pertsonek ez daukate kooperatibako langile izan beharrik. baina lasteketan bazkide denaren kooperatiba ordezkatuko dute.

MAILAK
Gizonezkoak (3 gizon)
Emakumezkoak (3emakume)
Mistoa (sexu ezberdineko korrikalari bat gutxienez)

IZEN EMATE KUOTA
30 € talde bakoitzeko

3 dortsal
3 kamiseta opari
3 aseguru korrikalarientzat
Horniketa postua metan

SARIAK ( kategoria bakoitzeko lehenengoentzako)

Lehenengo taldearentzat: Kirol materiala talde guztiarentzat
Bigarren taldearentzat: Kirol materiala talde guztiarentzat
Hirugarren taldearentzat: Kirol materiala talde guztiarentzat
DORTSALAK JASOTZEKO LEKUA
Uztailak 5ean, 09.30 etatik 10.30tara irteera puntuan.

IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK

7 km-ko ibilbidea

Urkuluko urtegia Aretxabaletako udalerrian kokatua dago, eta bere perimetroaren distantzia 6,4 km-koa da;  perimetro eta edukiaren arteko ekuazio geometriko perfektu bat, bidaiaria erabateko ongizate batean bilduko duena.

Auto bidezko sarbidea Aretxabaletako herritik egiten da,  hirigunetik hasitako 3km inguruko igoera gogor baten ostean.  Urkuluko urtegia 333m-ko altueran kokatua dago.

Jendea orokorrean pasiatzera, korrika egitera edota patin zein bizikletan ibiltzera etortzen da. Urtegiaren perimetroa guztiz asfaltatua dago.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.mundukide.org/

Event Details
  • Hasiera data
    2015-07-05 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ,
Artxibo
Event Search