
Orioko mendiko lasterketa Orioko Herri Ikastolak antolatzen duen lasterketa da.
Orio beti itsasoarekin lotu dugun herria da: Arrantza, traineruak, hondartza, eta azken urteotan surfa. Baino Oriok badu itsasoari aurre egiten dion kosta, baita mendia ere.
Antolatu den lasterketa honek mendiko lasterkarioi Orio aldean daukagun mendialde ederra aurkezteko modua izan nahi du. Mendiko eta itsasoko bistak uztartzen dituen ibilbidea.
Honela, datorren 2011ko apirilaren 10ean Orioko I. Mendiko Lasterketa antolatu da.
18km eta 1000m-ko desnibela positiboa duena.
Lasterketaren luzeera zein desnibela kontutan izanik, mendiko lasterketetan hasteko edota probatzeko oso egokia da ere.
OHARRA: GEHIENEZ 250 PARTAIDE!!!













