
Lasterketa 11:30ean hasiko da Zumea plazatik.
Bost kilometroko ibilbidea izango du: Zumea kalean hasi, Kaleberritik barrena, Eskola kaletik abiatuz, Kalenagusira, eta hortik berriz ere Zumea kalera.
Izen-emateak 5 euroko kostua du. Aldez aurretik izena eman nahi izanez gero, www.andoaindarra.eus webgunean dago horretarako aukera (azken eguna abenduaren 29an eguerdiko 13:30ean) edota Andoaingo Kiroldegian abenduaren 29an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Egunean bertan, goizeko 10:00etatik aurrera eman ahalko da izena Zumea plazan.
11:00etatik aurrera eta lasterketak irauten duen bitartean, trafikoari itxita egongo dira Zumea kalea, Kaleberria zein Kalenagusia.
11:00etatik aurrera eta lasterketak irauten duen bitartean, ez da autobus zerbitzurik egongo.
Lasterketa amaitzen denean, Zumea plazan izango da sari banaketa eta amaierako ekitaldia.
Lasterketan parte hartzen ari diren korrikalariekiko errespetua eskatu nahi du antolakuntzak, batez ere, oinezkoen igarobidea nagusi den eremuetan; adibidez, Kale Nagusian.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:











