Web
Analytics

I. SAN SILVESTRE – USURBIL – 2010

Kaxkoan egindako ibilbide batean lau kilometro bete beharko dituzte jai giroan herriko gazte eta helduek

Lasterketa abenduaren 31an 17.00etan izango da, eta lehiakortsunaren ordez, jai giroa sustatu nahi dute. Partaideen artean ez da dortsalik banatuko eta amaieran sariak zozkatuko dira lasterkari guztien artean. Gazte eta helduek parte hartzeko moduko kirol ekimena izango dela baieztatu dute.

Kaxkoa alderik alde zeharkatuko du herri lasterketak, eta bi kilometroko zirkuitu bati bi buelta eman beharko dizkiote. Beraz, guztira lau kilometroko luzera izango du Mikel Laboa plazan hasi eta bukatuko den ibilbideak.

Ekitaldirako izen ematea zabalik dago jada. Inskribatzeko bi modu daude, biak ere doan; Hurbilago elkarteko establezimenduetan eta Internet bidez (usurbil.net eta www.noaua.com).

san silvestre usurbil

Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, “abenduaren 15a baino lehen izena ematen duenak lasterketa egunean ez du jantzi beharreko kamisetaz arduratu beharrik izango. Partaide bakoitzak Hurbilago elkarteko kamiseta opari gisa jasoko du, Hurbilagoko edozein establezimendutara joanda”.

Event Details
  • Hasiera data
    2010-12-31 17:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    USURBIL, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2010-12-31 17:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    USURBIL, GIPUZKOA
Event Tags
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg