
Antolatzailea
BIDASOA ATLETIKO TALDEA
Ramon Iribarren 4 bajo trasera .
20304 – Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 625261351
[email protected]
| Data: | 2014/12/20 |
|---|---|
| Ordua: | 16:45 |
| Distantzia: | 5 KM |
| Izen-ematea: | Hasiera: 2014/10/14 (09:00) Amaiera: 2014/12/19 (21:00) |
| Probako kupoa: | 1500 Parte-hartzaile |
| Txipa behar du: | Bai |
| Dutxarik baden: | Bai |
| Dutxen helbidea: | Artaleku Kiroldegia |
| Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
| Arropa jasotzeko helbidea: | Luis Mariano Kalea |
| Web orria: | http://www.atletismobat.com |
Izen-emate motak
- 13 € CHIP AMARILLO PROPIO (INCLUYE 1€ SOLIDARIO)
- 15 € CHIP BLANCO EN ALQUILER (INCLUYE 1€ SOLIDARIO)
- 17 € MISMO DÍA DE LA PRUEBA
IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:
http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1151
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Informazio gehigarria
Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko atletismo elkarteak Super Amara Gabonetako I. Krosaantolatu du 2014ko abenduaren 20rako, larunbata.
Lasterketa hau Hondarribian abenduaren 31n egiten den San Silvestreko lasterketari lotuta sortu da, herritarrek urtea amatu dezaten ariketa fisikoa eginez. Ibilbide atsegina izango da, Irungo erdiguneko kaleetan 5 kilometro egin beharko dira. Haurrentzako lasterketa ere egingo da Luis Mariano zonaldean, urtebetekoetatik hasita.
Helduen lasterketa arratsaldeko 16:45ean hasiko da eta irteera eta helmuga Luis Mariano oinezko kalean izango da.
Izena emandako lehen 750entzat opari bat egongo da, besoetako lasterkari-mahuka pare bikaina.
Irungo Mendibil zentro komertzialeko Leire Sport dendan edo Hondarribiko Papycop papertegian (San Pedro kalea,42), ere lazterketarako inskripzioa egin ahal izango da
Inskripzioa koadrilan egiteko, koadrila osatzen duten parte hartzaileak inskribatu ondoren, e-mail bat bidaliko da [email protected] posta elektronikora, koadrilaren izena eta bere partaideena adieraziz. Informazio osoa araudian.
Dortsalak eta txipa jasotzea
Irungo Super Amara saltokian (Iparralde hiribidea, 8), abenduaren 18a baino lehen inskripzioa egin bada.
Jasotzeko egunak eta orduak
- ABENDUAK 18, OSTEGUNA: 18.00-21.00
- ABENDUAK 19, OSTIRALA: 17.00 -21.00
- ABENDUAK 20, LARUNBATA: 10.00 -13.00
NAN txartela aurkeztea derrigorrezkoa izango da dortsala eta txipa jasotzeko.
Abenduaren 17a, asteazkena, baino beranduago eginiko inskripzioetan lasterkariaren poltsa zuzenean lasterketa egunean jasoko da, irteera gunean, 14,30etik 16,15era bitartean.
Sariak
- 1. Gizonezkoa/emakumezkoa Garaikurra + Super Amarako erosketa txekea: 200€
- 2. Gizonezkoa/emakumezkoa Garaikurra + Super Amarako erosketa txekea: 100€
- 3. Gizonezkoa/emakumezkoa Garaikurra + Super Amarako erosketa txekea: 50€
- 4.etik-10.era Gizonezkoa/emakumezkoa Garaikurra
Lehenengo 3 koadrilentzat: gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak: afariak 4 lagunentzat. Koadrilen sailkapena egingo da koadrila bakoitzeko lehenengo 4 sailkatuen batuketa eginda, eta sailkapena txikienetik handienera antolatuko da. Berdinketa gertatzen bada, koadrila bakoitzetik helmugan 4. sartzen den denborarik onenak irabaziko du.
Opari ugari zozkatuko dira bai banaka eta bai koadrilan.
Luis Marianoko tabernetan pintxo-potea egongo da: Ketan-Sirimiri-Bierhaus Virginia-Pintxo Pollo-I2-Virginia-Edurne. Lasterkari bakoitzeko txartel 1.
Proba amaitzen denean auto bat zozkatuko da notario aurrean. Txartelak 2 eurotan salgai daude pintxo-poteko tabernetan eta elkartean bertan. Egun berean ere erosi ahal izango dira.
Argazki lehiaketa bat antolatu dugu lasterketa aitzakiatzat hartuta. Oinarriak hemen: www.atletismobat.com
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:













