Web
Analytics
I. URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO - 2012 - Lasterketak.eus I. URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO - 2012 - Lasterketak.eus

I. URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO – 2012

ARRATZUKO ARROLAPE M.T.-ak lehenengo “I URBAN TRAIL GERNIKA-LUMO” antolatuko du. Asfaltoa eta trail-a nahastuko dituen froga izango da, ohiko korrikalari herrikoiei Trailak berarekin dakarren gogortasun “goxo” hori ezagutarazteko asmotan. Aukera ederra izango da trailean hasi nahi duenarentzako.

Lasterketaren % 80 asfaltoan izango da baina ibilbidean zehar pendiza handiko igoerak eta jaitsierak, eskailera eta  bestelako zailtasun artifizialak ere topatuko ditu lasterkariak. Zirkuitu “ronpepiernasa” da oso.

21km-ko ibilbidean, Gernika-Lumoko leku turistiko eta esanguratsuenak zeharkatuko dira, hala nola, Juntetxea, Udaletxea, Pasilekua, Europako-parkea, Txillidaren eta Henry Moore-n eskulturetatik, “Gernika”-ren erreplikatik, Lumo eta Gernikako elizetatik, Santa Luziako ermitatik,…

Ibilbidean zehar gainditu beharreko desnibela 1884m positibokoa da eta hartara, lasterketa gogorra bezain bizia izango da; ezohikoa eta Gernika-Lumo beste modu batean bisitatzeko aukera.

Behin behineko ibilbidea hurrengoa da, track-a jaisteko, sartu hemen:

 

 

 

 

1.- DATA ETA LEKUA

l Gernika Urban trail, 2012ko Martxoak 31, oizeko 10:00etan izango da. Irteera eta amaiera puntuak Gernikako Merkurio plazan izango da.

2.- IBILBIDEA
Gernikako Lekurik esanguratsuenak pasako ditu, 22,96km.-ko ibilbidea duelarik. 942m-ko garaiera positiboa du, eta 332m-ko gehiengo altuera (Mailaga mendia).

3.- MAILAK
18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Bi maila izango dira:
* Helduak Gizonezkoak: 18 urte eta gorakoak.
* Helduak emaukumezkoak: 18 urte eta gorakoak.

4.- IZEN-EMATEA
* Izen-ematea: 13 €Federatuak 17€ ez federatuak
* Izena emateko epea: 2012ko Otsailak 1tik Martxoaren 27a arte (barne): soilik internetez egin daiteke. http://urbantrailgernika.blogspot.com/ (Gernika Urban trail  lasterketa lotunea) webgunean.
Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, beti ere 300 lasterketarien mugara iritsi ez bada, goizeko 8:00etatik 9:00ak arte. Iskripzioak 20€ balioko ditu egun horretan.

5.- SEGURTASUNA
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYA edota GURUTZE GORRIAren laguntza izango dugu.
Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azzterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA
Ibilbidea eta kilometroak (2 kilometroro) behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

7.- KONTROLAK
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

8.- HORNIDURA
Helmugakoaz gain, 5 horniketa puntu edangarriak eta 2 solidoak egongo dira.

9.- SAILKAPENA
EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- SARIAK
Seniorrak, gizon eta emakumeak (SAILKAPEN OROKORRA)

1. Txapela + garaikurra +250€
2. Garaikurra + 150€
3. Garaikurra + 100€

Lumoko plazan (5. km gutxigora behera) sari berezia
1. gizon 100€
1. emakume 100€

Herriko lehen neska eta mutilarentzat saria egongo da. 

 

11.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsalak eta lasterkariaren poltsa Irteerako pergolan banatuko dira. Lasterketa egunean: 8:00etatik – 09:30era.

12.- INGURUGIROA
Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

13.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK
Irteera eta helmuga puntuan  zaindegia izango da, eta Jai-Alai Frontoian – helmugatik 200 metrora –  dutxen zerbitzua.Helmugan Masajista serbitsua ere egongo da .

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA
Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Partehartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zindegi-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTAIDEN KOPURUA
Gehienezko kopurua: 300.

18.- ARAUDIAREN ONARPENA
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

KORRIKOLARIAREN BOLTSAN

Artilezko txanoa (Ternua)
Esponja
Inguruko informazioa 

MASAJEAK

ISED eko masajistak etorko dira korrikolarien muskuluak biguntzen.

AZKEN “LUNCH”-a, musika 

ZOZKETAK

EXCLUSIVAS GERNIKAK
2 boteiloi 3 litroko coto imaz rva. + 3 boteilako 4 estutxe coto kriantza

IZARRA tabernak
Boteilak

JULEN Jatetxeak
2 pertsonentzako menu bat

GERNIKA Jatetxeak
2 pertsonentzako menu bat

ZALLO-BARRI Jatetxeak
2 pertsonentzako menu bat (bertan edo Madariaga Dorretxean aukera)

Lekeitioko AISIA Hotelak
4 bono zirkuito termala + bazkaria (2 pertsonentzat bono bakoitza)

FERRETERIA IRAZABAL
Kuberteria bat

TXANKAN
Barruko arropen konjuntoak

EUSKO LABEL
2 zesta produktuz beteta

ALKAR kirolak
Zapatila pare bat + kamiseta termikoa

ITSASMENDI
2 boteila handi txakoli

ARISTIETA BASERRIA
Gau bat 2 pertsonentzat
.. 

ARGIBIDEAK / TLF: 665726301 / [email protected]

ARGAZKIAK / FOTOS [2012]

Informazio gehiago / Más información: http://arrolapemt.blogspot.com/p/urban-trail-gernika-lasterketak.html

Event Details
  • Hasiera data
    2012-03-31 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    GERNIKA - LUMO, BIZKAIA
Artxibo
Event Search