Klimatologia: Erdi-mailako mendikoa. Bero handia haize gogorra lainoa edo euria izateko posibilitatea.
Zailtasuna: Ertaina
Gehienezko partehartzaile kopurua: 100
Parte hartzeko adina: 16 eta 18 urte bitartean hau da 1994eko urtarrilaren 1etik 1996eko abenduaren 31 bitartean jaioak.
Derrigorrezkoa: Gurasoek sinatutako baimena. Baimen hau izena emateko garaian korrikalari bakoitzari bidaliko zaio email bidez eta dortsala jasotzerako orduan aurkeztu beharko da.
Sariak: Lehenengo 6 sailkatuak Salomonek antolatutako Trail Camp-era joateko aukera izango dute.
DESKRIBAPENA
Lasterketa erdi-mailakoa izango da Aizkorriko mendizerraren magalean. Hasiera Zegamako plazan emango zaio bertatik mendi pista ezberdinak igaroz Zegamako Apeaderoko errepidea gurutzatzen du (GI-3251). Behin errepide hau gurutzatu ondoren Aizkorrondoko Kanaleraino igoera gogorra hasten da pagadi bidezidor zuhaitz lepatuak eta hurritz artean ibiliko da bidea. Kanalaren zati bat igaro ondoren bideak Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko jeitsiera gogorrarekin bat egingo du Zegamara jeisteko.
I. SORABILLA TRAIL – 2026 Sorabilla Trail lasterketa, 2026 ko abuztuaren 29an ospatuko da. Irteera 10:30etan izango da. Irteera eta helmuga Sorabillako eliza aurrean izango da. IBILBIDEA – RECORRIDO: SORABILLA TRAIL: Sorabilla Trail, Andoain, Aduna eta Zizurkilgo mugetatik igarotzen den...
X. MARIMURUMENDI MARATHON – 2027 2027-07-10 FITXA TEKNIKOA – FICHA TรCNICA: Distantzia 42,195 km Desnibel positiboa 2300 m Bide motak %5 asfaltoa / %35 pista / %60 bidea Irteera ordua Larunbata, 08:00 Lehenengo partaidearen helmugaratzea 3,5-4 ordu inguru (igandea 11:30-12:00)...