ZIZTADA EGUNA Zarauzko Musika Plazan
10:30ean LASTERKETA HERRIKOIA. Lau kilometro eta erdi izango dira, Musika Plazatik abiatuta.
Lasterketako parte hartzea:
– 18 urtetik gora: 5 €
– 18 urtetik behera: borondatea
Lasterketarako izena aurrez eman daiteke, honako lekuetan:
– Urola Kostako Hitzako erredakzioan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara
– E-postaz: [email protected]
(dortsalak jasotzea eta ordainketa egunean bertan egingo da, 10:00etatik aurrera)
12:00etan Motxian bertso eskolako bertsolariak.
12:30ean Larrain Dantza.
Eta goizean zehar, beste hainbat ekitaldi: trikitilariak, haurrentzako jolasak, malabaristak, pintxoak eta edariak…
Euskarazko prentsak zure ziztada behar du.
ANIMATU!!!
Informazio gehiagorako: www.berria.info/berrialaguna













