ARAUDIA
1.- Gasteizko IKAk “Gasteizko IKAren kros mistoa” antolatu du. Lasterketa Gasteizen izango da 2015ko irailaren 13an, eta goizeko 11:30ean emango zaio hasiera. Bertan 16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du.
2.- Krosa 6 kilometrokoa izango da; lasterkariak Arka plazatik aterako dira, eta hiriaren erdialde-hegoaldetik egingo dute lasterka.Ikusi Ibilbidea
3.- Bikoteka parte hartuko dute korrikalariek (emakumezko bat eta gizonezko bat). Bikoteka iritsi beharko dute helmugara, eta bigarrenaren denbora hartuko da kontuan. Bereiz iritsiz gero, ez dira sailkapenean agertuko.
4.- Lasterketaren itxiera lehenengo bikotea iritsi eta 40 minutura izango da. Denbora hori gainditzen duten lasterkariak kontroletik kanpo iritsiko dira.
5.- Izena herrikrosa.eus en eman behar da (12€ bikoteko).
Lasterkariek lasterketa eguna baino lehenago zerrendan daudela egiaztatu beharko dute. Era berean, ordainketa proba eguna baino lehen egin beharko da. Parte hartzaileek beren izena "ordainduta" bezala azaltzen dela egiaztatu beharko dute. Bestela, lasterketa-egunean, ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute; horrela egin ezean, lasterketaren eguneko kuota (20€) ordaindu beharko dute.
Egunean bertan, 10:00etatik 11:00k arte, irteeran izena emateko aukera izango da. (20€)
Dortsala 10:00etatik 11:00etara irteeran jaso ahalko dute lasterkariek
6.- Lehenengo bikoteari txapelak emango zaizkio, eta garaikurrak izango dira lehen hiru bikoteentzat. Horretaz gain, parte-hartzaile guztien artean, Ika euskaltegian 2015/16 ikasturtean euskara ikasteko bi matrikula zozketatuko dira. Zozketako irabazleei ez zaie matrikularen balioa dirutan emango; halere, aukera izango dute saria beste norbaiti emateko.
7.-Motxilak uzteko zerbitzua egongo da irteeran.
8.- Zenbakiak bularrean jarri beharko dira, argi eta garbi ikusgai.
9.- Antolatzaileek lasterketa ondo ateratzea eta arazorik ez izatea bermatuko dute; horretarako, udaltzainen, boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute
10.- Antolatzaileek parte-hartzaileen zintzotasunean sinesten dute: lasterkariek lasterketako kirol arauak onartu beharko dituzte, eta bakoitzaren ahalmenaren baitan amaituko dute ibilbidea, inoren kanpo laguntzarik gabe eta inor oztopatu gabe. Araudia betetze aldera, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte lasterketa osoan, eta, norbaitek arauak bete ezean, haren/haien zenbakia hartuko dute eta antolatzaileei gertatutakoaren berri jakinaraziko diete. Arau-hausteren bat egonez gero, Batzorde Antolatzaileak beharrezko erabakiak hartuko ditu, esaterako, lasterketariak kanporatzea edo zerrendan atzera botatzea.
11. – Antolatzaileek gerta daitezkeen lesioei erantzungo diete, “Istripu kolektiboak” deituriko aseguruaren bidez.
12.- Parte-hartzaile guztiek arau hauek onartzen dituzte parte hartze soilagatik. Horretaz gain, bermatzen dute lasterketak eskatzen duen beharrezko egoera fisikoan daudela.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
http://www.ikaeuskaltegiak.eu/
ARGAZKIAK – FOTOS 2015