Gaztelu-Zar elkartearen aurrean izango du irteera goizeko 10,30etan, 17 kilometroko luzera eta 970 metroko malda positiboa duen ibilbidea burutzeko.
Gaztelu-Zar elkartetik irten eta kilometro bateko ibilbidea egingo dugu herri barrutik, Andra Mari eliza atzean utzi eta Errekalde auzotik, Ereñozar mendia inguratzen duen bidezidorra hartzeko. Basondo atzetik, Santimamiñeko baselizaraino helduko gara eta hemendik, kobetarino igongo gara euren atzean hasten den aldapa handiko bidezidorra hartzeko. Artadiko baso zarratuaren barrutik doan aldapa gogor honetan murgilduta, oso distantzi txikian nahiko altuera irabazten joango gara eta bapatean burua altzatu eta Ereñozarreko San Migel baselizarekin egingo dugu topo. Ereñozar atzean utzita, Ereñora jaitziko gara, herri honetatik Gautegiz Arteagara doan baso bidea hartuz Muruetaganera hekdu arte. Baratze baserri eskola albotik igaro eta Karmengo baselizara helduko gara, hemendik Tremoia auzora igotzeko eta Burretzaganako mendikaldean sartzeko. Ibilbidearen zati luze batean, kantauriar artadiko baso trinkoetatik ibiliko gara. Burretxaganeko mendikaldea atzean utzi eta Isla Bekoa auzora helduko gara, Oka ibaiaren bazterretik, Portu errotara irizteko. Arteagako gaztelua ikuspuntuan dugularik, padurak atzean utzi eta Gautegiz Arteagako herrira helduko gara, herri erdian dagoen Gaztelu-Zar elkartean lasterketa bukatzeko.
Lasterketako ibilbidean zehar, hornidura guneak izango ditugu eta hau bukatzerakoan luntx bat egongo da partehartzaile guztientzat.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Irailak 11 Igandea
– Dortsalen bilketa: 9:30-10:15
– Irteera: 10:30etan
– Luntx-a: 12:30etatik aurrera
– Sarien banaketa: 13:30 – 14:00
– Amaiera: 14:30
– Inskripzioa: 10€ aurretiz / 14€ lasterketa egunean.
– Gehienezko partehartzaile kopurua: 200
Lasterketako datuak
– Irteera: Gaztelu-Zar elkartean
– Luzeera: 17 km
– Altuera minimoa: 5 m.
– Altuera maximoa: 447 m. (Ereñozar)
– Gainbera positiboa: 970 m.
– Hornidura puntuak: 3
– Dutxak: Pilotalekuan
*Lasterketan parte hartzeko, gutxienez, 16 urteko adina eduki behar da.
*lasterketako gehienezko partaidetza, 200 partehartzailera mugatua egongo da.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: