2011eko uztailaren 15an, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena igaroko den “ehun milak” proba egingo da.Aldi berean, distantzia motzagoa duen beste proba bat abiatuko da Beasaindik, Goierri eskualdeko Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barrena sartzeko. 82 kilometroko luzera eta 6.500 metroko desnibel positiboa duen proba honetan, partaideek Txindoki eta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzte. Ibilbide motz honek “ehunmilak” proba nagusiarekin bat egiten du 98. kilometroan, azken 70 kilometrotan bi probek ibilbide bera dutelarik.
FITXA TEKNIKOA:
LUZERA 88 Km
DESNIBEL POSITIBOA +/- 6000
DESIBEL NEGATIBOA +/- 6000
IRTEERA ORDUA Ostirala 23:00h
IRTEERA / HELMUGA KOKAPENA Beasaingo Udala
PROGRAMA:
Uztailak 14, osteguna: 17.00-20.00h dortsalak jasotzea
Uztailak 15, ostirala: 10.00-13.00h eta 18.30-20.30h dortsalak jasotzea
Uztailak 15, ostirala: 18.30-22.00h korrikalariak erabili behar duen materiala daukan poltsa eta dutxarako poltsa uztea
Uztailak 15, ostirala: 23.00tan lasterketaren irteera
Uztailak 16, larunbat: goizeko 10-11 aldera, lehen korrikalariaren helmugaratzea-
Uztailak 17, igandea: 18etan irabazleen jakinarazpena eta sari banaketa
Informazio gehiago / Más información:
www.ehunmilak.com