Web
Analytics
II. GORBEIA SUZIEN - 2013 - Lasterketak.eus II. GORBEIA SUZIEN - 2013 - Lasterketak.eus

II. GORBEIA SUZIEN – 2013

20131019_GorbeiaSuzien_ibilbidea.jpg

GORBEIA SUZIEN 2013

Aurten ere Suzien Mendi Clubak antolatu duen lasterketa, "Gorbeia Suzien Euskal Herriko txapelketa 2013", Zeanurin (Bizkaian) egingo da urriaren 19an, larunbata. Probaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago www.gorbeiasuzien.com webgunean, eta bertan eskaintzen da izena emateko lotura zuzena ere bai. Gainera, antolatzaileok promozio bideo erakargarria sortu dugu, Gorbeiaren deiadarra sentiarazteko asmoz:

 

 

Karrerak 30 Km ditu eta 2.000 metroko desnibel positiboa, eta Gorbeiako Parke Naturala izango du agertoki. Gainera, korrikalariek Gorbeiara igotzeko bide berriak ezagutu ahal izango dituzte, Zeanuritik, eta mendi esanguratsu horren zenbait altxor ezkutu ere deskubrituko dituzte.

Bestalde, honezkero lasterketan parte-hartzeko asmoa adierazi dute mundu mailako zenbait kirolarik. Besteak beste, Oihana Kortazar (Iazko Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusiko txapelduna), Ionut Zinca (Iazko Gorbeia Suzien Eguzkilore Sari Nagusiko txapelduna), eta Zigor Iturrieta,  Tofol Castanyer Bernat, Miguel Caballero Ortega eta Leire Agirrezabala korrikalari ezagunak.

Egun horretan mendi lasterketa egoteaz gain, mendi martxa ere egongo da Gorbeiako ingurua ezagutzeko.  Gainera, asteburu osoan zehar hainbat ekintza entretenigarri eta interesgarri egingo dira bai herri mailan eta Arratia mailan.

Hauxe da egitaraua:

Urriak 17, osteguna
19:30 Mahai-ingurua Hesperia Areatza hotelean.
Gaia: Nutrizioa eta kirola.
Parte-hartzaileak: Josean Lekue, Athletic-eko medikua, Kepa Lizarraga, medikua, eta Jokin Lizeaga, kirolaria eta entrenatzailea. Moderatzailea: Eneko Iza.

Urriak 18, ostirala
Dortsalak banatuko dira.
19:00 Sarrera egitaraua: ongietorria eta ibilbidearen aurkezpena Aitor Elduaienen eskutik.
20:00 Iker eta Eneko Pou anaiek “20 urte mendi bertikaletan” ikusentzunezkoa aurkeztuko dute.

Urriak 19, larunbata
06:30-08:00 Oinezkoen inskripzioa. (Beteta ez badago)
07:00-09:00 Lasterkarien dortsalak banatuko dira.
07:30-08:00 Martxaren irteera.
09:15 Lasterketaren irteera.
10:00 Umeen martxa.
11:00 Umeen jolasak, puzgarriak, slackline eta abar.
13:30 Sari banaketa eta materialaren zozketa.
14:30 Bazkaria.
16:30 Slackline erakustaldia.
18:00 Erromeria Aiko taldeagaz.
20:00 Igorreko BTKDA Batukada.

*Egunean zehar haurtzaindegi zerbitzua, stand desberdinak eta bigarren eskuko mendi material azoka egongo da.
*Lasterkari eta martxistentzat masaje gunea

Beraz, ekintza diferenteetan parte hartu nahi duen orok aukera izango du herrian ipiniko den karavaning eremuan lo egiteko edota inguruko hotel zein nekazal-etxeetan geratzeko.

DATA / FECHA:

2013/10/19

LUZERA / DISTANCIA:

30,000 km

DESNIBELA / DESNIVEL:

+2000m

IBILBIDEA / RECORRIDO:

Zeanuri – Lekanda – Aldamin – Gorbea – Zeanuri

 

 

gorbeia suzien profila

gorbeia suzien profila

Informazio gehiago / Más información: www.gorbeiasuzien.com

ARGAZKIAK / FOTOS 2013

https://www.facebook.com/henrik.vacun/media_set?set=a.601183429945909.1073741897.100001627739099&type=1

Event Details
  • Hasiera data
    2013-10-19 09:15
  • Helbidea
    ZEANURI, BIZKAIA
Artxibo
Event Search