Web
Analytics

II. INTXIXU TRAIL OIARTZUNGO MENDI LASTERKETA – 2015

20140615_IntxixuTrailMendiLasterketa.png

DATA ETA LEKUA
“Intxixu Trail” Oiartzungo I. Mendi Lasterketa, 2015ko ekainaren 14ean izango da. Irteera eta helmuga Ergoien auzoko Auzokalte Elkartean egongo dira.

IBILBIDEA
Aiako Harria Parke Naturaleko Oiartzungo zatiko mendi inguruetan egingo da proba, 15,5 km.-ko ibilbidean. 760 m.-ko desnibel positiboa du, eta 622 m.-ko gehiengo altuera (Oianleku).

MAILAK (abenduaren 31n duten adina)
18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Bi maila izango dira:
* Gizonezko helduak: 18 urtetik gorakoak.
* Emaukumezko helduak: 18 urtetik gorakoak.

INGURUGIROA
Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

DUTXAK eta KONTSIGNA
Irteeratik eta helmugatik gertu egongo dira dutxak, Pagoalde Industria Gunearen sarreran. Kontsigna berriz, irteera eta helmuga puntuan bertan egongo da.

IBILBIDEAREN SEGURTASUNA
Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

ERANTZUKIZUNA
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripua zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin kontsigna-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://intxixutrailoiartzun.wordpress.com

ARGAZKIAK – FOTOS 2014

https://www.facebook.com/carlos.malles/media_set?set=a.10201141049527436.1073741847.1805551369&type=1

Event Details
  • Hasiera data
    2015-06-14 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    OIARTZUN, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2015-06-14 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    OIARTZUN, GIPUZKOA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg