Web
Analytics
II. ORIOKO MENDI LASTERKETA - 2012 - Lasterketak.eus II. ORIOKO MENDI LASTERKETA - 2012 - Lasterketak.eus

II. ORIOKO MENDI LASTERKETA – 2012

20120401_OriokoMendiLasterketaIbilbidea.jpg

ORIOKO MENDI LASTERKETA-ARAUDIA

1.- DATA ETA LEKUA
Orioko I Mendi Lasterketa, 2012ko apirilaren 1ean, goizeko 10:00etan izango da. Irteera eta amaiera puntuak Orioko Abeslari kalean dagoen Orioko Herri Ikastola izango da.

2.- IBILBIDEA
Orio inguruko mendialdea zeharkatzen da, 18km.-ko ibilbidea duelarik. 1000m-ko garaiera positiboa du, eta 364m-ko gehiengo altuera (Kukuarri mendia).

orioko mendi lasterketa

Ibilbidearen track-a/Track del recorrido

3.- MAILAK
18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Bi maila izango dira:
* Helduak Gizonezkoak: 18 urte eta gorakoak.
* Helduak emaukumezkoak: 18 urte eta gorakoak.

4.- IZEN-EMATEA
* Izen-ematea: 12 €.
* Izena emateko epea: 2012ko urtarrilaren 18tik martxoaren 28a arte (barne): soilik internetez egin daiteke.www.oriokoikastola.net (Orioko mendiko lasterketa lotunea) webgunean.
Lasterketaren egunean ere izena eman daiteke, beti ere 350 lasterketarien mugara iritsi ez bada, goizeko 8:00etatik 9:00ak arte. Iskripzioak 20€ balioko ditu egun horretan.

5.- SEGURTASUNA
Antolakuntzak Ardura Zibileko eta Istripuko aseguruak izango ditu. DYA edota GURUTZE GORRIAren laguntza izango dugu.

Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azzterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

6.- SEINALEZTAPENA
Ibilbidea eta kilometroak (2 kilometroro) behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel adierazleekin.

7.- KONTROLAK
Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.

Kontrolak eta lasterketako paso-denborak (gehienez):

1) Kukuarritik lehen pasu-kontrola: 1 ordu 10 m.

2) Kukuarritik bigarren pasu-kontrola: 2 ordu 25m.

Denbora hauek kalkulatuta daude proba 3 ordutan amaitzeko. Denbora hauetatik aurrera, lasterkariaren ardura izango da bere kabuz helmugara iristea.

8.- HORNIDURA
Helmugakoaz gain, 2 horniketa puntu atonduko dira. Postu hauetan freskagarriak eta produktu energetikoak eskainiko zaizkie partehartazaileei.

9.- SAILKAPENA
EMF-FVMen araudiaren arabera egingo da kronometraia. Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.

10.- SARIAK
Gizonezko / Emakumezko nagusiak
1.- Txapela, 120 € eta garaikurra.
2.- 80 € eta garaikurra.
3.- 60 € eta garaikurra.

Gizonezko / Emakumezko nagusiak-Oriotarrak
1.- Garaikurra eta 80€-ko bonoa Itziar Kirol dendan gastatzeko

11.- DORTSALEN BANAKETA
Dortsalak eta lasterkariaren poltsa Ikastolako pergolan banatuko dira. Lasterketa egunean: 8:00etatik – 09:30era.

12.- INGURUGIROA
Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea ahal beste zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Helburu horretarako, hornitze guneetatik gertu zaborrontziak ezarriko dira, 25 eta 50 metrora.
Oinarrizko arau hau betetzen ez duten korrikalariek, probatik kanpo utziko dira.

13.- ZAINDEGIA ETA DUTXAK
Irteera eta helmuga puntua den Ikastolan bertan zaindegia izango da, eta Karela Kiroldegian – helmugatik 40 metrora –  dutxen zerbitzua.

14.- IBILBIDEAREN SEGURTASUNA
Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

15.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN
Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.

16.- ERANTZUKIZUNA
Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripuaz zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileen objetu pertsonalei dagokienean ere ez du ardurarik izango, helburu horrekin zindegi-zerbitzu bat izango baita helmuga bertan.
Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.

17.- PARTAIDEN KOPURUA
Gehienezko kopurua: 350.

18.- ARAUDIAREN ONARPENA
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.

ARGIBIDEAK / TLF: 943834704 / 625706439.
www.oriokoikastola.net

ARGAZKIAK / FOTOS [2012] – 3BAT TRIATLOI SHOP

ARGAZKIAK / FOTOS [2012] – BITTOR MUTIOZABAL

ARGAZKIAK / FOTOS [2012] – FERNANDO MARTÍ

Informazio gehiago / Más información: https://sites.google.com/site/oriokomendilasterketa

Event Details
  • Hasiera data
    2012-04-01 10:00
  • Helbidea
    ORIO, GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search