Web
Analytics
II. "SAN RAMON NONATO" HERRI KROSSA - Lasterketak.eus II. "SAN RAMON NONATO" HERRI KROSSA - Lasterketak.eus

II. “SAN RAMON NONATO” HERRI KROSSA

20140831_SanRomanNonatoHerriKrosa.jpg
 

 

 

IBILBIDEA – Plano del Circuito:

KATEGORIAK – Categorias: Sen-Jr-Pr-Vet.
LUZERA – Distancia: 4 vueltas (6.500m)

san roman nonato herri krossa

KATEGORIAK – Categorias: Txiki y Mini Txiki
LUZERA – Distancia:
   Mini Txiki: 1 vuelta (500m)
   Txiki: 2 vueltas (1.000m)

san roman nonato herri krossa

ARAUDIA:

1. LABEGANE ATLETISMO TALDEA (TRAPAGARAN) .
Labegane atletismo taldeak TRAPAGARAN HERRI KROSA antolatzen du, TRAPAGARANGO UDALAREN babesarekin eta hainbat erakunde pribaturen laguntzarekin.

2. EGUNA / HERRIA
Proba 2014ko abuztuaren 31n jokatuko da, Trapagaranen. Edonork parte har dezake, federatua izan zein ez, baldin eta aurrez izena emanda badago eta zenbakia hartu badu. Gehienez, 350 lagunek parte hartuko dute.

3. KATEGORIAK
KROS TXIKI-TXIKIA (A kategoria): 2005. urtean edo geroago jaiotakoek parte har dezakete.

KROS TXIKIA (B kategoria): 1996. eta 2006. urteen artean jaiotakoek parte har dezakete.

SENIOR, JUNIOR, PROMES eta BETERANOAK (c kategoria): 1995. urtean edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete.

4. DISTANTZIA eta KRONOMETRATZEA
Ibilbidea 6.500 metrokoa izango da, eta ordubete baino lehen amaitu beharko da. 

5. IRTEERA-ORDUA
Habanako plazaren parean hasiko dira probak, Trapagaranen, honako ordu hauetan:
11:00 Kros txiki-txikia.
11:20 Kros txikia.
12:00 Helduen proba.
Helmuga ere han bertan egongo da.

6. IZEN-EMATEAK
Izena www.herrikrossa.com webgunearen eta http://clubatletismolabegane.blogspot.com estekaren bidez eman behar da, 2014ko uztailaren 15a eta abuztuaren 29ko 24:00ak bitartean. 
Parte-hartzaileak izena emandakoen artean dagoela egiaztatu beharko du probaren eguna baino lehen.
Ordainketa probaren eguna baino lehen egin behar da.
Parte-hartzaileak egiaztatu beharko du ordainketa eginda daukala ageri dela izena emandakoen zerrendan. Hala ageri ez bada, ordainagiria aurkeztu beharko du probaren egunean.

Gehienez, 350 lagunek parte hartuko dute.
Izena ematea 5 € izango da senior,
junior, promes eta beteranoen kategorian, dohaintza gisa.  
Biltzen den diru guztia Beñat izeneko 7 urteko umearentzat izango da. Beñatek biriketako atresia eta bentrikulu arteko komunikazioa ditu, eta ebakuntza egin behar diote. Ebakuntza hori 140.000 euro kostatzen da, eta BOSTON CHILDREN OSPITALEAN bakarrik egin diezaiokete.

Probaren egunean ezin izango da izena eman parte hartzeko.

Kros txiki-txikian eta kros txikian izena ematea doan izango da, baina Beñaten aldeko diru-ekarpenak onartuko dira.

7. ZENBAKIA JASOTZEA
Abuztuaren 29an, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era, Trapagarango udaletxean (Lauaxeta enparantza, 1).
Probaren egunean, 09:30etik 10:30era, probaren aurretik, abiapuntuan bertan.

8. SARIAK
Junior, promes, senior eta beterano kategoriako lehenengo bederatziek sari hauek jasoko dituzte:
1. gizonezkoak eta 1. emakumezkoak………………… trofeoa eta txapela
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2.etik 9.erakoek ………………… trofeoa
Trapagarango 1. gizonezkoak eta 1. emakumezkoak ………………… trofeoa

Kros txiki-txikiko eta kros txikiko parte-hartzaileek dominak eta opariak jasoko dituzte.
Gainerako parte-hartzaileek kamiseta bat eta opariren bat jasoko dituzte.
.
9. SAILKAPENAK
Sailkapenak hemen egongo dira ikusgai: 
http://clubatletismolabegane.blogspot.com

10. ARGAZKIAK
Argazkiak http://clubatletismolabegane.blogspot.com gunean egongo dira ikusgai, baita  FOTO JAVIER dendan ere (Ramón de Durañona kalea 18, Trapagaran).

11. BETEBEHARRAK
-Antolatzaileek onartutako ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira lasterketa barruan.
-Antolatzaileek erantzukizun zibileko asegurua hartzen du bere gain, lasterketetan istripuren bat gertatzen bada ere, ahal den neurrian erantzuteko.
-Proban parte hartu baino lehen badaezpada ere osasun-azterketa bat egitea gomendatzen diegu parte-hartzaileei.
-Antolatzaileek ez dituzte beren gain hartzen lasterketekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik izan litezkeen kalteak eta parte-hartzaileei edo ikusleei eragin lekiekeenak.
-Parte-hartzaile guztiek aurrealdean eta ikusteko moduan eraman behar dute

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://clubatletismolabegane.blogspot.com.es/2013/07/i-san-ramon-nonato-herri-krossa.html?m=0

Event Details
  • Hasiera data
    2014-08-31 23:58
  • Helbidea
    TRAPAGARAN, BIZKAIA
Artxibo
Event Search