


| Distancia total: | 15.530 m |
| Ascenso acumulado: | 655 m |
| Descenso acumulado: | 655 m |
| Altitud mínima: | 528 m |
| Altitud máxima: | 1.001 m |
| Tipos de terreno: | |
| Caminos, prados y senderos de montaña | 10.340 m. 66,6% |
| Sendas Parque de Armentia (tierra y grava prensada) | 4.330 m. 27,9% |
| Paseo peatonal | 860 m. 5,5% |
| Avituallamientos: | 2 puntos de avituallamiento líquido y sólido en circuito y 1 avituallamiento final en meta |
| Controles de paso: | 2 controles de paso |
PROFILA / PERFIL


ARAUDIA / REGLAMENTO
ART. 1: ANTOLATZAILEA
GEMD SL-k, ASCENTIUM enpresarekin batera antolatzen du “Vitoria-Gasteiz RTR Lasterketa”-ren lehen edizioa, “Races Trail Running” zirkuituko parte dena, eta 2014ko ekainaren 22an 11:00etan egingo dena Vitoria-Gasteizen.
ART. 2: PARTAIDEAK
Nahi duen orok hartu dezake parte proba honetan, federatuta egon nahiz ez, eta beti ere 14 urte beteak baditu eta izen ematea behar bezala osatu bada bai denboran eta baita hartarako ezarritako formetan.
ART. 3: IBILBIDEA ETA GEHIENEZKO DENBORA
Lasterketari Cervantes Hiribidean emango zaio irteera, Estadio Kirol Fundazioko sarrera aurrean 11:00etan. 15,5 kilometroko ibilbidea osatuko da gutxi gora behera, mendi bideetan barrena zirkuitu zirkularra osatuz, eta Zaldiaran eta Eskibel mendiak igoz. Mendiko lasterketetan hasteko ibilbide aproposa da. Proba burutzeko gehienezko denbora 3 ordukoa da.
ART. 4: IZEN EMATEAK
Ekainak 18 asteazkenera arte (edo 1.000 dortsal banatzen diren arte). El Corte Ingles zentruetako Adidas dendetan:
- 12 euro Club GR 10-eko eta Gazteiz Mendi Elkarteko bazkideentzat
- 14 euro izen emate arrunta.
Castellana, Preciados (Madrid), P. Sorolla (Valentzia), Independencia (Zaragoza), Avda Maissonnave (Alicante) eta Portal del Ángel eta Sabadell (Bartzelona). Izen emateko puntua ezarriko da baita ere ECI Vitoria-ko Adidas dendan eta Gasteizko Sportown-en.
Interneten:
- www.racestrailrunning.es (15 euro + euro 1 banketxeko gastuetarako).
ART. 5: PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Artaideek segidako konpromisoak bere egingo dituzte:
- Araudi honetako puntu guztiak onartzea.
- Antolakuntzak proposatzen duen ibilbide osoa burutzea, uneoro epaileen, Antolakuntza Zerbitzuen eta Udaltzainen oharrak jarraituz.
- Dortsala proba osoan ondo ikusteko moduan eramatea, tolestu gabe eta publizitatea errespetatuz.
- Kontroletarako txipa zapatilari ondo lotuta eramatea ibilbide osoan eta helmugan Antolakuntzari itzultzea.
- Antolakuntzak bere borondatetik haratagoko arrazoiengatik lasterketan aldaketarik egin behar badu, haiek onartzea.
DESKALIFIKAZIOAK
Probaren ibilbide ofizial osoa burutzen ez duten korrikalariak, lurrera edozein motatako hondakinak botatzen dituztenak, dortsala ondo ikusteko moduan ez dutenak, beste baten izeneko dortsalarekin parte hartzen dutenak, txipa itzultzen ez dutenak, araudi hau errespetatzen ez dutenak, eta dortsala manipulatu edo puskatzen dutenak, deskalifikatu egingo dira.
ART. 6: DORTSALA ERRETIRATZEA
Laster publikatuko da.
ART. 7: MAILAK
GIZONEZKOEN ETA EMAKUMEZKOEN OROKORRAK eta BETERANO GIZONEZKOENAK ETA EMAKUMEZKOENAK (+45 URTE).
ART. 8: GARAIKURRAK ETA SARIAK
Helmugara iristean korrikalari guztiek izango dute anoa likidoa eta solidoa, eta lasterketako elastikoa barruan duen poltsa hartu beharko dute. Maila bakoitzeko lehen hiruek garaikurra jasoko dute. Garaikurrak pilatu litezke.
ART. 9: LASTERKETAKO KONTROLA
Txip bidez hartuko dira denborak. Ez dira onartuko Antolakuntzak ematen dituen txipen berdinak ez direnak. Lasterketa egunean bertan jasoko dira 09:00etatik irteera eman baino 15 minutu lehenagora arte.
ART. 10: ANOA GUNEAK
Lasterketan zehar bi anoa gune likido jarriko dira eta helmugan solidoa ere bai.
ART. 11: ASEGURUA
Ardura Zibileko Aseguru Poliza batek eta Istripu Aseguru batek babestuko ditu partaide guztiak.
ART. 12: TAKILAK-DUTXAK
Estadio Kirol Fundazioan (irteera eta helmuga ondoan) partaide guztientzat 9:00etatik 15:00etara.
ART. 13: ITZULKETAK
Izen emateko ordaina ez da itzuliko arrazoia edozein delarik ere.
ART. 14: IRUDI ESKUBIDEAK
Kirol proba honetan parte hartzeak zure irudi eskubideak, eta ikusentzunezko, argaki nahiz kazetaritza esplotazioa Gestion de Eventos y Montajes Deportivos SL enpresari uztea dakar berekin. Enpresa horrek antolatzen dituen proben promoziorako nahieran erabili ditzake. Publizitatera nahiz komunikabideetara zuzendutako edozein proiektuk aurretiaz antolakuntzaren onespena jaso beharko du.
ART.15: AZKEN OHARRAK
- LEHENA: Proban bertan edota entrenamenduetan partaideek sortu edo jasan ditzaketen istripuen ardurarik ez dute izango elkarte antolatzaileek. Lehian dabiltzanak soilik dira arduradunak, eta arrazoia edozein delarik ere sekula ezingo dute auzi-eskerik ezarri antolakuntzaren edota berau ordezkatzen duen inoren aurka.
- BIGARRENA: Antolakuntza ez da solidarizatuko partaideek probaren aurretik, bitartean edo ondoren sor ditzaketen gastu edota zorrekin.
REGLAMENTO EN CASTELLANO: http://www.racestrailrunning.es/vitoria/?p=reglamento
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:











