Web
Analytics

III. ETXEBARRIKO SAN ANTONIO X-TREME

​ETXEBARRI 3D
E3Dk, Etxebarriko Udalarekin batera, SAN ANTONIOKO (ETXEBARRI) X-TREME LASTERKETAREN 2. edizioa antolatu du, eta 2014ko abenduaren 23an izango da.
SAN ANTONIOKO (ETXEBARRI) X-TREME LASTERKETAk hiru proba izango ditu; 11km-ko mendi-martxa eta 1,5 km-ko famili ibilaldia. 12,9 km-ko mendi-lasterketa eta 8 km-ko canicrossa.
Mendi-martxa eta famili ibilaldia ez dira lehiatzekoak, oinez egingo dira eta parte hartu nahi duten guztientzat daude zabalik, adina kontuan hartu gabe.

ORDUTEGIAK:
11:00. CANICROSSAREN IRTEERA
12:00. X-TREME LASTERKETAREN ETA FAMILI IBILALDIAREN IRTEERA
12:05. MENDI-MARTXAREN IRTEERA

2014KO SAN ANTONIOKO (ETXEBARRI) X-TREME LASTERKETAREN ARAUTEGIA
1.- INSKRIPZIOA:
Inskripzioak www.sailkapenak.com web orriaren bitartez egingo dira, 2014ko urriaren 1etik 2014ko azaroaren 22arte. Parte-hartzaileen kopuruan muga ezarriko da: 500 korrikalari.
Inskripzio Kuotaren prezioa: 7 € parte-hartzaile guztientzat. Etxebarrin erroldatuta daudenek 5 € ordainduko dituzte.
Inskripzioa proba egunean egiten bada, 15 € ordainduko da. Etxebarrin erroldatuta daudenek 5 € ordainduko dituzte.
Inskripzioak honakoak hartzen ditu barne:
– ibilaldian parte hartzea
– istripu-asegurua
– erantzukizun zibileko asegurua
– lasterketaren oroigarria
– janari-edari postuak
-laguntza medikoa
-dutxa zerbitzua Etxebarriko udal kiroldegian, helmugan bertan.
2.- DORTSALAK
Dortsalak Etxebarriko udal kiroldegian hartu ahal izango dira lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte.
Dortsala paparrean eramango da, ondo ikusteko moduan, antolakuntzak banatuko dituen kateorratzekin lotuta, tolestu gabe, eta publizitatea aldatu eta ezkutatu gabe.
3. KATEGORIAK:
Bi kategoria egongo dira.
• EMAKUMEZKOEN ABSOLUTUA
• GIZONEZKOEN ABSOLUTUA
Herriko parte-hartzaileen sailkapena ere emango da, gizonezkoak zein emakumezkoak.
4.- SARIAK
Sariak hartzeko, sari-banaketan egon beharko da, eta hauek izango dira:
– 1. sailkatua gizonezkoetan: € + garaikurra
– 2. sailkatua gizonezkoetan: € + garaikurra
– 3. sailkatua gizonezkoetan: € + garaikurra
– 1. sailkatua emakumezkoetan: € + garaikurra
– 2. sailkatua emakumezkoetan: € + garaikurra
– 3. sailkatua emakumezkoetan: € + garaikurra
Garaikurrak egongo dira herriko lehenengo 3 sailkatuentzat ere, gizonezko nahiz emakumezkoentzat.
5.- IBILBIDEA
Antolakuntzak ibilbidea aldatu egin dezake, beharrezkoa izango balitz.
IBILBIDEA:
6.- KONTROLA
Proba honetako ibilbidean, 7. km-an gutxi gorabehera, kolorezko eskumuturreko bat (zehaztu gabe dago kolorea) emango zaie korrikalariei, helmugan erakutsi dezaten. Eskumuturreko hori ez badute, deskalifikatuta geldituko dira.
7.- SEGURTASUNA.
Proba honek izaera herrikoia du, hau da, ez da lizentziarik behar parte hartzeko. Herri-lasterketa denez, antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko korrikalariek bertan parte hartzeagatik izan ditzaketen osasun arazoak. Horregatik, arduraz jokatzeko eskatzen diegu korrikalariei, ETA AURRETIK MEDIKU AZTERKETA EGIN DEZATELA.
Antolakuntzak jende espezializatua jarriko du arazoak egon daitezkeen ibilbideko toki batzuetan.
Zaintzaile horiek behar bezala identifikatuta egongo dira, eta kasu egin beharko zaio haiek esandakoari.
Medikuak eta anbulantziak egongo dira ibilbideko zenbait puntu estrategikotan, beharrezkoa balitz esku hartzeko.
Ibilbideko 5. km-an eta helmuga inguruan.
Medikuak, albaitariak edo lasterketako arduradunek lehiaketatik kanpo utzi dezakete korrikalaria, nekeagatik edo lasterketan jarraitzeko baldintzarik ez duelako, gaitasun fisikoak edo teknikoak murriztuta dauzkala uste badute.
8. IRTEERA ETA ORDUTEGIAK
Irteera Etxebarriko udal kiroldegian izango da eguerdiko 12:00etan.
Antolakuntzak ibilbidea aldatu dezake, beharrezkoa dela uste badu.
9. JANARI ETA EDARI POSTUAK
Janari-edari postu bat egongo da, Santa Marinako bide ondoan dagoen merenderoan (5.75 km-an gutxi gorabehera).
Edalontziak lekuan bertan utzi beharko dira, ez bidean zehar botata. Ez bota zaborrik, horretarako prestatuta dauden lekuetatik kanpo. Arau hori betetzen ez bada, antolatzaileek deskalifikatu egin dezakete araua hautsi duena.
10.- SAILKAPENAK
Probako sailkapenak www.sailkapenak.com web orrian jarriko dira hurrengo egunean.
23. Artikulua
11.- ARROPAK GORDETZEKO
ERABILI EZAZU GARRAIO PUBLIKOA. Etxebarrik herriko lotura-autobus urdin bat dauka, metroko irteeratik abiatuta herri osoan zehar ibiltzen dena. Autobus hori udal kiroldegiraino igotzen da, irteera eta helmuga dagoen lekuraino, hain zuzen. KONTUAN HARTU LASTERKETA ETXEBARRIKO SAN ANTONIO AUZOAN DELA ETA AUZO HORI 634 ERREPIDE NAZIONALAK BEREIZTEN DUELA ETXEBARRITIK. Antolakuntzak arropak gordetzeko doako zerbitzua prestatuko du parte-hartzaile guztientzat. Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango arropak gordetzeko zerbitzu horretan galdu litekeen materialaren gainean.
GPS KOORDENATUAK
Latitudea: 43.24990435493523
Longitudea: -2.8828850353606867
12.- PARTE HARTZAILEEN ERANTZUKIZUNAK
Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango parte-hartzaileek edo materialek izan ditzaketen kalteak direla-eta egin daitezkeen erreklamazio eta eskarien aurrean, galdu, hondatu edo aldendu baldin badira.
Ibilaldi honetan izena eman dutenek beren borondatez eta bere ardurapean hartzen dute parte lehiaketa honetan.
Beraz, uko egiten diote erakunde antolatzailea, laguntzaileak, babesleak, eta gainerako partaideak salatzeari, eta korrikalariekin edo haien oinordekoekin izan litekeen erantzukizun zibil orotatik libre eta salbuetsita utziko dituzte.
13.- DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURA ETA HELBURUA
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, honakoa jakinarazi behar dizugu: inskripzio-inprimakia betetzean emandako datu pertsonalak E3Dren (aurrerantzean “antolakuntza”) ardurapean dagoen fitxategi batean gordeko dira. Fitxategi hori helburu hauetarako erabiliko da: kirol-proba antolatzeko, parte-hartzaileen inskripzioa egiteko, dortsalen banaketa kudeatzeko, korrikalarien aseguruak kudeatzeko, egindako markak komunikabideetan zabaltzeko, parte-hartzaileen argazkiak eta irudiak komunikabideetan argitaratzeko, eta, oro har, kirol-ekitaldi bat kudeatzearekin eta antolatzearekin zerikusia duten helburuetarako.
Zure kontakturako datuak epemugarik gabe gordeko dira eta probaren babesleei laga ahalko zaizkie, antolakuntzak edo hirugarren batzuek prestatutako kirol-ekitaldiei buruzko informazioa bidaltzeko, edota kirol-probaren antolatzaileek edo babesleek eskaintzen dituzten produktuen nahiz zerbitzuen berri emateko. Bidalketa horiek ohiko bideetatik edo baliabide elektronikoz egin daitezke, eta, hala nahi izanez gero, zure datu pertsonalak ezeztatzeko eskubidea izango duzu.
14. INGURUNEAREKIKO ARDURA
Parte-hartzaile guztiei eskatzen diegu ingurunearekin arduratsu jokatzeko, batez ere janari-edari postuak dauden lekuetan, edalontziak, botilak eta abar edonon bota gabe, lasterketa hau ingurune natural batean egingo baita.
15.- ALDAKETAK
Antolakuntzak arautegi hau aldatu, zuzendu edo hobetu egin dezake edozein unetan.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik eta inskripzioa ordaindu izanagatik, araudi hau
betetzeko konpromisoa hartzen dute.
ANTOLATZAILEEN ESKU EZ DAUDEN ARRAZOIAK DIRELA MEDIO (eguraldiagatik, Agintari eskudunek hala aginduta, edo beste arrazoi batzuengatik), PROBA BERTAN BEHERA GELDITUKO BALITZ, ez da inskripzio-kuota itzultzeko eskubiderik izango.

 

Event Details
  • Hasiera data
    2014-11-23 12:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ETXEBARRI, BIZKAIA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2014-11-23 12:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ETXEBARRI, BIZKAIA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg