EREÑOTZUKO MENDI LASTERKETA (HERNANI)
Antolatzailea
EREÑOTZU MENDI LASTERKETA
EREÑOTZU 2.
20120 – Hernani (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 680921168
[email protected]
Data: | 2014/06/01 |
---|---|
Ordua: | 10:30 |
Izen-ematea: |
Hasiera: 2014/04/12 (09:00) Amaiera: 2014/05/29 (20:00) |
Probako kupoa: | 200 Parte-hartzaile |
Txipa behar du: | Ez |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Antolakuntzak Ereñotzuko eskolako dutxak irekiko ditu partaideek erabil ditzaten |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Ez |
Web orria: | http://www.urumeaarnastu.com/es/ |
Izen-emate motak
- 10 € INTERNET BIDEZKO IZENEMATEA
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES:
http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1035
Informazio gehigarria
Lekua
Ereñozuko plazan (Hernani). Dortsalak jaso ahal izateko parte hartzaileak Ereñozuko plazara joan beharko dute 9:30ak eta 10:00ak artean.
Sariak
• Parte hartzaile bakoitzarentzat: Opari bat
• Zozketa pilo bat Hernaniko denda eta tabernen opari (afariak gaztak txuletak pastelak edariak arropak kirol jarduerarako materiala eta abar luze bat).
• 3 lehenengo emakumezkoentzat eta 3 lehenengo gizonezkoentzat sariak
Ibilbidea
• Aurten ibilbide desberdina izango du lasterketak. Guztira 12 km-ko ibilbidea da 832 m-ko desnibel metatuarekin. Iazkoa baina jaitsiera teknikoagoak ditu baina hala ere pertsona orok egiteko moduko ibilbide ederra da.
• Ereñotzuko plazatik alboan dagoen XV. mendeko Txilibita baserrira jaitsi eta segituan hasiko da igoera. Larregain sagardotegiaren sagastien ertzetik pasaz Arrondoko antenatik igarota Akolagainera iritsi arte. Jada Aiako Harria Parke Naturalaren lurretan paraje zoragarrietatik pasako da lasterketa. Paisaiak mendi eta itsasoaren arteko kontrastea eskainiz hainbat trikuharri eta monumentu megalitikoen aztarnen ondotik pasako dira korrikalariak kaxkox kaxko eta lepoz lepo Saratzetako lepua-Akolatxara-Akolako lepua-Arritxieta eta Igoringo lepoa lotzen dituen bidezidorretan. Hemendik aurrera baso ederretan barrena sartuko da ibilbidea. Bentatxuriko baserriaren albotik Malmazarko putzura igoko dira pago artean izkutatuta dagoen Pagosardeko atsedenlekura iritsi arte. Berriro gora eginez Urdaburuko tontorreraino igoko dira. Beherako bidean Añarbeko erreserbaren ikuspegia ezkerrean dutela nahi duenak harkaitz azpi batean dagoen iturrian tragoxka bat hartzeko aukera izango du. Lizarregiko lepotik Artegieta Pagoeta eta Agiñako gainen azpikaldean dagoen Elorrietako lepora iritsiko dira. Usoko errekara jaitsiera azkar bat eginez Iturralde jatetxearen azpikaldetik erreka gurutzatuz bidezidor bat hartuko dute Txirritaren jaiotetxetik gertu. Latxeko fabrika zaharrak azpikaldean ikusten direla azken metroak egingo dituzte Ereñotzuko plazako helmugara iritsi arte.
Izenemateko
• Inskripzioa: 10 € aurretik izana emanez gero bestela 13 € Ereñozuko plazan egunean bertan goizeko 9:30etan (dortsalak libre egonaz gero).
• Partaide kopurua 200 pertsona (150 internet bidez eta 50 Ibai-mendi kirolak-en)
Izenemateko lekua
• Internetez: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1035
• Hernanin: Ibai-mendi kirolak
Tarteko helmugak
• Kontrol puntu nagusia Urdaburuko tontorrean egongo da.
• Ibilbidea 2 ordu eta erdiko denbora tartean burutu beharko dute parte hartzaileek.
Jan edari postuak
• Jan-edan postu bat eta edari postu bat egongo dira ibilbidean zehar.
BIDEOAK
2011: http://www.youtube.com/watch?v=-auAUJROw1s
2012: http://www.youtube.com/watch?v=rWxCpg1KTIA
Aurtengo edizioan aurrentzako lasterketa bat egongo da.
Adin tartea: 5 eta 11 urte
Ibilbidea: kilometro bat
Saria: ez da irabazleentzat saririk izango eta parte hartzaile guztiek opari bat izango dute
ARGAZKIAK / FOTOS 2013
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.243444622447389.1073741834.100003455602627&type=3