IV. Getxoko Milia
Non: Algorta-Getxon (Bizkaia), Metro plazan
Noiz: 2010ko irailaren 25ean, larunbata.
Antolatzaileak: Itxartu Taldea eta Getxo Atletismo Taldea
Mailak eta lasterketak hasteko orduak:
– Txikiak (2002an edo gero jaioak), neskak zein mutilak: 11:45
– Benjaminak edo seinak (2000-2001), neskak zein mutilak: 11:50
– Kimuak (1998-1999), neskak zein mutilak: 12:00
– Haurrak (1996-1997), neskak zein mutilak: 12:05
– Mutilak: Kadeteak (1995), Gazteak (1993-1994) eta Juniorrak (1991-1992): 12:10
– Neskak: Kadeteak (1995), Gazteak (1993-1994),Juniorrak (1991-1992) eta Seniorrak (1990an edo lehenago jaioak): 12:20
– Mutilak: Senior (1990an edo lehenago jaioak) herrikoiak (ez federatuak): 12:30
– Mutilak: Senior federatuak: 12:40
– Eliteko neskak (gonbidatuak): 12:50
– Eliteko mutilak (gonbidatuak): 13:00
Zirkuituaren luzera: 360 metro gutxi gora behera.
Lasterketen luzerak:
– Txikiek eta benjaminek itzuli bat emango diote zirkuituari, beraz 360 metro
– Kimuek 2 itzuli emango diote, beraz 720 metro
– Haurrek hiru itzuli, hots, 1.080 metro
– Beste maila guztietakoek milia osoa korrituko dute
Izena emateko aukera hauek dituzu:
– Itxartu Taldearen posta elektronikoaren bidez, 24ra bitartean: [email protected]
– Irailaren 21tik 24era bitartean, 19:00etatik 20:30etara Itxartu-ren egoitzan (Algortako Batzokia, Algortako Etorbidea 104).
– Eta Kantxa Kirol Modan (Torrene 13) eta Deportes Gaztañagan (Amezti 8), Algortan, 24ra bitartean.
– Eta lasterketa egunean izen-emateko mahaian, lasterketa abiatu baino ordu erdi bat lehenago (kupoa bete ez bada).
o Izena emateko, izen abizenak, jaioturtea, bizi-herria eta klub edo ikastetxearen izena (nonbait egonez gero) eman behar dira.
Izen-ematea doan da.
SARIAK
Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiek ezarritako araudien arabera, Txiki, Benjamin, Kimu eta Haur mailetan ez da ez sailkapenik, ezta saririk egongo. Partaide guztiek, bere parte hartzea eskertuz, oparitxo bana jasoko dute.
Kadete, Gazte, Junior eta Herrikoi mailetan garaikurrak egongo dira lehen hiru sailkatuentzako, baina ez diru-saririk..
Elite mailetan, gizonezko zein emakumezkoetan, garaikurrak ez ezik, diru-sariak ere egongo dira lehen bost sailkatuentzako eta hiru lehen euskaldunentzako, kopuru hauek hain zuzen:
Elite 1.a: 150 € 2.a: 100 € 3.a: 75 € 4.a: 50 € 5.a: 25 € |
Elite Euskaldunak 1.a: 100 € 2.a: 60 € 3.a: 40 € |
Eta federatuetan honako diru-sariak:
Federatuak Mutilak 1.a: 120 € 2.a: 90 € 3.a: 75 € 4.a: 50 € 5.a: 25 € |
Federatuak Neskak 1.a: 120 € 2.a: 90 € 3.a: 75 € |
Aurrekoez gain, zirkuituko errekorrak gainditzegatik beste sari batzuk egongo dira, bai errekor absolutuei dagozkienean, baita euskal korrikalariei dagozkienean, gizonezko eta emakumezkoen mailetan: 150na €.
Gainditu behar diren denborarik onenak hauexek dira:
Gizonezkoen errekor absolutua: 4 min. 18 seg.
Emakumezkoen errekor absolutua: 5 min. 09 seg.
Euskal gizonezkoen errekorra: 4 min. 42 seg.
Euskal emakumezkoen errekorra: 5 min. 28 seg.
IBILBIDEA / RECORRIDO: