ARAUDIA
1) LASTERKETAREN IZAERA
Anboto inguruan, Atxondoko herrialdean eta Urkiolako Parke Naturalean oinez eginiko
banakako lasterketa. 25,6 kmko luzera eta 1.400 metrotako gorantzako igoera
metatuarekin.
Parte hartzaileek ibilaldi markatu batetik joango dira. Beraien funtsezko helburua
seguritatea izanik.
Gertatu litekeen edozein gorabehera arriskutsuaren aurrean partehartzaileen artean elkar
laguntzeko eta ingurua errespetatzeko beharra daukate partehartzaileek. Zirkuitoaren
bazterretan izerdia eta rollo txarrak besterik ez botatzea eskatzen diegu.
Lasterketan parte hartzeko 1993. urtean edo lehenago jaioa izan behar da eta egin
beharreko esfortzuetarko prestaketa egokiarekin.
Edozein lesioa edo istripua aurrekoa kontutan ezhartzeagatik parte hartzaile beraren
ardura da eta ez antolatzaileena.
Lasterketa ez dago irekia edozein elbarritasun fisikorik daukan lagunei.
2) IBILERA IRTERA ETA HELMUGA
Irtera Axpeko San Juan Plazan izango da, 2009ko irailaren 11an, goizeko
bederatziterdietan (9:30)
Ibilaldia ondorengo lekuetatik pasatzen da:
Olarreta, Larrano, Pol Pol, Arrazola, Besaide, San Roke eta Axpe.
www.calle-9.com/sorginen web orrian ageriko da Uztailetik aurrera
Laburtzeko intentzioarekin markatuta dagoen ibilalditik ateratzea edo kontroletatik ez
pasatzea deskalifikazioaren motiboa izango da.
Eguraldia edo parte hartzaileen osotasuna arriskuan jartzen lituzkeen edozein
motiboengatik, antolatzaileek alda dezakete ibilaldia. Baita ere konpetizioa bera bertan
uztea.
3) LASTERKETA MURRITZA
Nahiago duten partehartzaileek lasterketaren bertsio murritza egin dezakete. Hasierako
lekua eta ordura, berberak eta 15. Kman bukatuz. Arrazolan (Tope) Murriztutako
lasterketa honen sailkapenak postuak eta denborak agertzeko eskubidea dakar baina ez
bestelako saririk.
4) BERHIDRATAZIO GUNEAK
Nazioarteko arauek markatzen duten minimoak betetzeko berhidratazio lau puntu
izango dira zirkuituaren zehar. Haietako bitan jaki energetikoak ere bananduko dira.
Hortik aparte ezin da bestelako laguntzarik jasotzea. Parte hartzaileen arteko elkar
laguntza edariak eta antzekorik, soilik, konpartitzeko izan ahal da.
4) HORNIDURA
Parte hartzaile bakoitzak bere inperdibleak ekarri beharko ditu, lepokoa jartzeko eta
lasterketa osoan zehar ikusteko moduan eramateko.
5) KIROL MAILA ETA OSASUNA ETA SEGURITATE BALDINTZAK.
SORGINEN LASTERKETA bezalako konpetizio baten parte hartzea egoera fisiko
egoki bat eta mendian entrenatua izatea exijitzen du. Ez da bat ere lasterketa aproposa
hasiberrientzako.
Kirol baimena (estatala nahiz autonomikoa) ez dutenei esfortzu froga eta mediku
azterketa osoa komeni zaie.
Izen emateko orrian parte hartzaile guztiek hemen agertzen diren arauak eta aholkuak
ezagutzea onartzen duten deskargu dokumentu bat sinatu beharra daukate.
Lepokoa jasotzerakoan
6) DESKALIFIKAZIOAK ETA LATERKETA UZTEAK
Deskalifikzioa ondorengo motiboengatik gerta daiteke:
Laburtzeko intentzioarekin ibilalditik ateratzea
– Kontroletatik pasa ez egitea
– Kirol izaeraren kontrako jarrera agertzea
– Botilak, plastikoak eta antzeko zaborra markatuta dagoen eremuaren kanpoa
jaurtitzea.
– Doping kontrako kontrolean baikorra ematea. Lasterketaren egunean edo
aurretik.
Lasterketa uzteak edo deskalifikatua izateak ez duten suposatzen izen emate kuota
berreskuratzea.
7) SAILKAPENAK, MAILAK , SARIAK
Sailkapen orokorra azken parte hartzailearen helmugaratzearen unean aterako da.
Sailkapen orokorraren gain ondorengoak aldarrikatuko dira :
GIZONEZKO SENIOR MAILA
EMAKUMEZKO SENIOR MAILA
GIZONEZKO MASTER MAILA
EMAKUMEZKO MASTER MAILA
GIZONEZKO BERTAKOA ( Atxondon erroldatua edota jaioa)
EMAKUMEZKO BERTAKOA ( Atxondon erroldatua edota jaioa)
Garaikurrak eta erregaliak www.calle-9.com/sorginen Web orrian
ageriko dira
Epai mahaian aurrean eginiko erreklamazioak Federazioak markatzen diren
prozeduraz erabakiko dira. Parte-hartzaileek bere inskripzioa egiterakoan
epaimahaiaren erabakia errespetatzen dutela eta ez dutela aurrerantz joango onartzen
dute.
8) IZEN EMATEAK LEPOKOEN HARTZEA
2011ko Irailaren 8aren jomuga errespetatuz, inskripzioa kuota 20 euro izango da. Epez
kanpoko kuota (onartzen baldin badira) 25 -koa da.
Dirua sartzeko kontua (parte hartzailearen izenean)
Informazio gehiago / Más información: www.calle-9.com/sorginen