Web
Analytics
IV. VILLA DE AMURRIO ERREPIDE LASTERKETA - Lasterketak.eus IV. VILLA DE AMURRIO ERREPIDE LASTERKETA - Lasterketak.eus

IV. VILLA DE AMURRIO ERREPIDE LASTERKETA

20111009_VillaAmurrioErrepideLasterketa.jpg

IV. VILLA DE AMURRIO ERREPIDE LASTERKETAARAUDIA

1.- Club de Atletismo La Blanca klubak, Amurrioko Udalaren, Tubos
Reunidos eta Vital Kutxa enpresen babesaz, VILLA DE AMURRIO 4.
ERREPIDE LASTERKETA antolatu du 2011eko urriaren 9rako.

2.-Lasterketan nahi duten guztiek har dezakete parte, federatua izan zein ez
izan, eta beharrezkoa da, bakar-bakarrik, 1995an edo lehenago jaio
izana eta inskripzioa egitea. Lasterketan 10 km egin behar dira asfalto
gainean eta zirkuitua Real Federación Española de Atletismo izenekoak
homologatuta dago. Dena dela, beharrezkoa denean, antolakuntzak
aldaketak egin ahal ditu zirkuituan.
Irteera 11:00etan izango da Landaburu kalean eta helmuga Amurrioko
frontoian egongo da. Gehieneko denbora ordu 1 eta 30 minutu dira.

3.-Dortsalak bularraldean jarri behar dira, agerian eta tolestu gabe.
Txipa (lasterketa honetarako bakarrik balio du) plastikozko brida
baten bidez lotuta geratuko da eskuineko zapatilaren lokarrian.

4.-FREAk ezarritakoaren arabera, ibilbidean edariak banatzeko gune bat
egongo da 5. kilometroan. Gainera, helmugan edariak eta janari-poltsak
banatzeko beste gune bat egongo da.

5.-Antolakuntzak baimendutako ibilgailuek bakar-bakarrik egin dezakete
lasterketaren segimendua.

6.-Arabako Atletismo Federazioaren Epaile Batzordeak egingo du
lasterketaren kontrola eta korrikalari bakoitzaren denbora txiparen
bitartez neurtuko da.

7.-Atletek Amurrioko udal frontoiaren aldagela eta dutxak erabil ditzakete.

8.-Lasterketa amaitzen dutenei, behin txipa itzuliz gero, kamiseta bat
emango zaie helmugan bertan.

9.-Antolakuntzak ez du erantzukizunik bere gain hartuko lasterketan nork
bere buruari edo beste norbaiti kalte-galerak edo lesioak sortuz gero, ezta
hirugarren pertsona batzuek atletari kalte eragingo baliote ere.

10.- Lasterketan izena eman duten parte hartzaile guztiek istripu-asegurua
eta erantzukizun zibilekoa dute. Antolakuntzak erantzukizun zibileko
asegurua dauka.

11.-Parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik soil-soilik, honako araudi hau
onartzen dute eta bertan ezarrita ez dagoen guztia IAAFren araudiaren
arabera ebatziko da.

SARIAK

EMAKUME ETA GIZONEN kategoria
Orokorra
1 ………………………… 500 euro + garaikurra
2 ………………………… 400 euro + garaikurra
3 ………………………… 300 euro + garaikurra
4 ………………………… 200 euro

Euskadi (federatuak edo helbideratutak )
1 ………………………… 200 euro + garaikurra
2 ………………………… 150 euro + garaikurra
3 ………………………… 100 euro + garaikurra

Araba (federatuak edo helbideratutak)
1 ………………………… 150 euro + garaikurra
2 ………………………… 100 euro + garaikurra
3 ………………………… 50 euro + garaikurra

Sari bat baino gehiago jaso daitezke. Euskadi edo Araban lizentzia duten
atzerriko atletek kategoria orokorreko sariak bakarrik jaso ditzakete.

IZEN EMATEA
Prezioa: 10 euro
2011eko irailaren 6tik urriaren 5ra
Interneten helbide honetan www.herrikrossa.com
500 atleta baino gehiago es dira honartzen
Dortsalak lasterketa egunean bertan hartu behar dira 10:30ak baino
lehenago, helmuga lekuaren ondoko idazkaritzan.

– IBILBIDEA / Circuito DOCUMENTO PDF
– IBILBIDEA / Recorrido Google Earth DOCUMENTO GOOGLE EARTH
– PROFILA / Perfil DOCUMENTO PDF
– ARAUDIA GAZTELERAZ / Reglamento CastellanoDOCUMENTO PDF DOCUMENTO WORD
– ARAUDEIA EUSKARAZ / Reglamento EuskeraDOCUMENTO PDF DOCUMENTO WORD

Informazio gehiago / Más información: www.clublablanca.com / [email protected]

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

ARGAZKIAK / FOTOS [2010]

Event Details
  • Hasiera data
    2011-10-09 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    AMURRIO, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search