Web
Analytics
IX. ALOÑAKO IGOERA - SUBIDA ALOÑA - Lasterketak.eus IX. ALOÑAKO IGOERA - SUBIDA ALOÑA - Lasterketak.eus

IX. ALOÑAKO IGOERA – SUBIDA ALOÑA

aloña igoera 2013

 

Lasterketako Datuak

Data: 2013ko Apirilak 21an
Irteera eta Helmuga: Oñatiko Plazan
Distantzia: 15,5km (3km inguru asfaltoan)
Desnibela: 2200m
Denbora kontrolak: 3
Edari guneak: 6
Janari Guneak: 3
Gutxieneko altuera: 230m (Oñatiko Plazan)
Gehieneko altuera: 1238m (Aloinan)
Dutxak: Zubikoa kiroldegian (helmugatik 100 metrotara)

Elikadura eta Kontrol Guneak

I. Urtiagainen (4,8 Km): EDARIA ETA DENBORA KONTROLA
II. Belarren (6,6 Km): EDARIA , JANARIA ETA DENBORA KONTROLA
III. Aloñako gainean (8,8 Km): EDARIA ETA DENBORA KONTROLA
IV. Belarren (11 Km): EDARIA ETA JANARIA
V. Gorordo (14 Km): EDARIA
VI. Helmugan (15,5 Km): EDARIA , JANARIA ETA DENBORA KONTROLA

Ibilbidea

Oharra: IBILBIDE ALDAKETA

Korrikalarien segurtasuna bermatu nahian, ibilbidean azken orduko aldaketa txiki bat egitea erabaki du Aloñako Igoerako antolakuntzak. Aldaketa ibilbidearen azken 2 kilometrotan izango da eta lehen Arantzazura doan errepide nagusiarekin bat egiten zuenez lasterketaren ibilbideak, hori ekiditea nahi izan dugu.

Gorordoko azken anoa postutik jeisten hasi eta errepidearekin bat egiten duen momentuan, eskubitara doan pista hartu eta Santa
Lutzia auzora jeitsiko da lasterketa. Bertan parapentekoekin bat egin eta herrigunera doan errepidetik izango da ibilbide berria.

Lasterketaren luzeera oso antzekoa izango da, agian 200-300 metro luzeagoa, baina esan bezala errepide nagusia ekidin eta auzo bideetatik bideratuko da lasterketa.

Errekor kontuetarako ibilbideak berdin balioko du.

 

 

aloina igoera profila

Guztira 2200 metroko desnibela osatzen da 15,5 kilometrotan. Horrela, lasterketa hau Euskadiko gogorrenetako bat da, 8 kilometrotan 1000 metro igotzen direlarik.

Informazio gehiago / Más información: http://www.aloina.net/Aloinako_Igoera/

Event Details
  • Hasiera data
    2013-04-21 10:30
  • Helbidea
    OÑATI, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search