Web
Analytics
IX. SORABILLAKO BIKOTE MENDI KROSA - Lasterketak.eus IX. SORABILLAKO BIKOTE MENDI KROSA - Lasterketak.eus

IX. SORABILLAKO BIKOTE MENDI KROSA

20130907_SorabillakoMendiKrosa.jpg

​IX. SORABILLAKO BIKOTE MENDI KROSA

Antolatzailea

Sorabillako Jai Batzordea
Errotagain 8 Bajo.
20140 – Andoain (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 605766343
[email protected] 

 
Data: 2016/09/10
Ordua: 10:00
Distantzia: 8.5
Izen-ematea: Hasiera: 2016/08/12 (00:00)
Amaiera: 2016/09/09 (00:00)
Txipa behar du: Ez
Taldekako izen ematea behar da: Bai
Talde bakoitzeko lagun kopurua: 2
Dutxarik baden: Ez
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
 

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

ARAUDIA – REGLAMENTO:

SORABILLAKO BIKOTE KROSA (Bi pertsona bikote bat)

1. Artikulua:Andoaingo Sorabillako festatako komisioak, Belkoaingo igoera antolatu du, bikoteka eta ez konpetitiboa izango da. 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake (13 eta 16 urte bitarte dituztenak heldu batekin joan beharko dira).

2. Artikuloa: Proba ez da konpetitiboa, antolatzaileek bikote bakoitzaren denborak jasoko dituzte eta sailkapenik egin gabe argitaratuko dituzte. Antolatzaileentzat, ez da irabazlerik egongo. Bikote bakoitza minutu bateko tartearekin aterako da.

3. Artikuloa: Ibilbidea, Sorabillako plazatik Belkoaingo gurutzera eta berriro plazara buelta izango da. Ibilbidearen zati handiena mendiko pista izango da, zementozko pista zati bat eta bide-zidor bat. Ezin da puntatik jeisten hasi bikotea osatuta egon arte eta helmugan, bikotea iristean geratuko da denbora.

4. Artikuloa: Izen ematea, www.kirolprobak.com-en edo ordu bat lehenago Sorabillan bertan eman ahalko da. Bikote bakoitzeko 10 € ordaindu beharko da. Dortsalak, egunean bertan banatuko dira.

5. Artikuloa: Karrera amaitzean, ainbat sari zozketatuko dira eta ondoren hamaiketako bikainia banatu ere; salda, txorixo egosia, odolkia, fruta ….. sagardoz eta ardoz lagunduta.

6. Artikuloa: Karrera festatako komisiokoek zaindu eta kontrolatuko dute, Andoaingo udaltzainak eta Gurutze Gorriko bolondresak lagunduko diete lan horietan.Bidegurutzeetan, antolatzaileak jarriko dira eta motoak ibiliko dira karreran zehar.Edozein arazo izan ezkero, antolatzaileengana jo daiteke. Bide gurutzeetan dauden antolatzaileak emandako aginduei kaso egin behar zaie.

7. Artikuloa: Korrikalari batek karrera bertan behera uzten badu, antolatzaileei esan behar die.

8. Artikuloa: Antolakuntzak korrikalariei gomendatzen die mediku azterketa bat egitea proba egin aurretik. Korrikalari bakoitzzeren ardura da kirol jarduerak daraman arriskua gain hartzea.

9. Artikuloa: Parte hartzaileak proban zehar izan daitezkeen lesio eta istripuak antolakuntzak ez dituzte bere gain hartuko. Parte hartzaileek hirugarrengoei egin diezaizkioten minak zein hirugarrengo hauek parte hartzaileei egindakoak ere, ez ditu antolakuntzak bere gain hartuko.

10. Artikuloa: Parte hartzaile guztiek arau hauek onartzen dituztela ulertzen da beraien sinadura ematen edo proban parte hartze utsarekin.

Event Details
  • Hasiera data
    2016-09-10 10:00
  • Helbidea
    ANDOAIN, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search