Web
Analytics
IX. ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA - 2010 Skyrunner World Series . - Lasterketak.eus

IX. ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA – 2010 Skyrunner World Series .

  • Lasterketak.eus
  • IX. ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA – 2010 Skyrunner World Series .

kartela

2010 Skyrunner World Series.

IX. ZEGAMA AIZKORRI Mendi Maratoia 2010eko maiatzaren 16an izango da

IZENA EMATEKO EPEAK.

IX. ZEGAMA-AIZKORRI MENDI  MARATOIAN  aurre-inskripzio prozesua 2010eko urtarrilaren 18an hasi eta 2010eko urtarrilaren 26an bukatuko da. Izena eman ahal izateko arautegian ezarrita dauden baldintzak bete behar dira eta ez da derrigorrezkoa mendian federatuta egotea.

Iaz bezala, gehienez 400 korrikalarik parte hartu ahal izango dute.Maila honetako frogek dakartzaten konpromisoak kontuan izanik (Sky Runner World Series 2010), antolakuntzak, partaide guztien artetik 100 dortsal erreserbatuko ditu konpromiso horiei erantzuteko.

Bestalde, ekitaldi guztietan parte hartu duten korrikalarien eta azken bi ekitalditan denborarik onenak lortu dituzten korrikalarien presentzia bermatzeko, antolakuntzak beste 125 dortsal erreserbatuko ditu korrikalari hauentzat.

Geratzen diren dortsalak (175) zozketatu egingo dira. Aurrez aipatu bezala, dortsala lortzen duen korrikalaria ez da zozketa prozesuan sartuko, modu honetan, 400 korrikalariren parte hartzea lortuz.

NOLA EMAN IZENA

Aurre-inskripzioa egiteko modu bakarra gure web orrian dagoen formularioa betetzea izango da. Telefonoz edo posta elektronikoz egingo diren eskaerak ez dira onartuko. Formulario hau, urtarrilaren 18an jarriko da web orrian.

ZOZKETA.

Zozketa otsailaren 26an egingo da Zegamako Udaletxean arratsaldeko 18:00etan. Zozketa publikoa izango da eta beraz, edonork izango du zozketara joateko aukera.
Dortsala egoki zaien partaideen zerrenda otsailaren 27an  gure web orrian  argitaratuko da.  Zerrenda horretan, zozketaz dortsala lortu dutenen izenak eta azken bi urteetan denbora ona lortzeagatik nahiz ekitaldi guztietan parte hartzeagatik dortsala izango duten korrikalarien izenak agertuko dira.

DORTSALA EGOKITU ZAIEN PARTAIDEEK JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK

Dortsala egokitutakoen zerrendan aurkitzen den pertsonak dagokion diru sarrera egin beharko du honako pauso hauek jarraituz:

-Federatuek (mendi lasterketetarako aseguruarekin): 40€.
-Nahiz eta federatuak egon mendi lasterketetarako asegururik ez dutenek eta ez federatuek: 50€.

Zure federatu txartelak mendi lasterketetarako koberturarik duen ala ez jakiteko, egin klik taula honetan kontsultatzeko. (Euskal Mendi Federazioko federatu txartelak mendi lasterketetarako asegurua badu).

-Ordainketa egiteko azken eguna 2010eko martxoaren 31a izango da       
– Diru sarrera egiterakoan Izena eta bi abizenak adierazi soilik
– Dirua honoko kontu zenbaki honetan sartu beharko da: KUTXA 2101 0032 88 0011326659
– Honako agiri hauek bidali behar dira FAXez Zegamako Udaletxera (943 800073) edo emailez zegama-aizkorri@zegama-aizkorri.com helbidera:

1.- Diru sarrera egin denaren bankuko agiria .
2.-  2010ko Mendi Federazioko aseguru txartelaren kopia (federatuta egon ezkero).
Korrikalaria partaide bezala onartua izateko aipatuko pauso denak bete beharko dira.
Izen-ematea osatzeko pauso guztiak behar bezala betetzen dituztenek, konfirmazio gutuna jasoko dute apirilean.

Dortsala dutenen artean, norbaitek frogan parte hartzeko aukerarik izango ez balu (lesioren batengatik, beste konpromisoren batengatik e.a.) ahalik eta azkarren jakinarazi beharko lioke antolakuntzari zegama-aizkorri@zegama-aizkorri.com helbidea erabiliz. Froga eguna baino 15 egun lehenago edo aurrez jakinarazten bada, ordaindutako diru kopurua itzuli egingo da.
Inskripzioak lasterketan parte hartzeko eskubidea ematen du, hala nola, erantzukizun zibileko eta istripu asegurua bermatu eta antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera. Horrez gain dortsalarekin batera eta lasterketa amaieran lasterkari bakoitzari banatuko zaien hainbat material lortzeko eskubidea ere bai.

Bajak direla eta geratzen diren hutsuneak, zozketako zerrenda errespetatuz beteko dira. Antolakuntza, dortsala izango duten korrikalari berri hauekin harremanetan jarriko da egoera honen berri emateko. Kasu hauetan ere inskripzioa egiteko baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Behin-betiko zerrenda , 400 korrikalariekin, www.zegama-aizkorri.com orrian  eta Diario Vasco egunkarian (lasterketa baino aste bat lehenago) argitaratuko da.

ARGAZKIAK / FOTOS [Otzaurte]

ARGAZKIAK / FOTOS [Sancti Spiritu]

MILA ESKER ANDER ARGAZKIENGATIK!!

 

Fitxa Teknikoa
  • Hasiera data
    2010-05-16 9:00
  • Distantzia (Km)
    42,195
  • Bukaera data
    2010-05-16
  • Egoera
    Expired
  • Kategoria
  • Helbidea
    ZEGAMA, GIPUZKOA
  • Web
Sailkapenak
    Ez dira aurkitu