Web
Analytics
LA COURSE DES COLLINES - MENDIXKA LASTERKA - 2023 - Lasterketak.eus LA COURSE DES COLLINES - MENDIXKA LASTERKA - 2023 - Lasterketak.eus

LA COURSE DES COLLINES – MENDIXKA LASTERKA – 2023

LA COURSE DES COLLINES - MENDIXKA LASTERKA - 2023

LA COURSE DES COLLINES – MENDIXKA LASTERKA – 2023

Donamartiriko ‘Belhorritz’ elkarteak, azaroaren 19ko ‘la course des collines’ deitutako lasterketa antolatzen du.

8etatik goiti korrikalarien harrera gune bat idekiko da bertan, eta lasterkariak, nahitaez, eskuratutako dortsal bat bularraldean atxiki beharko du, antolakuntzak noiznahi identifikatu ahal izaiteko gisan.
Lasterketak Donamartiriko plazatik abiatuko dira:
10etan 20.5kmko lasterketa
10:10etan 13km ko lasterketa
10:15etan haurrendako 2kmkoa.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Lasterkariei bi ibilaldi proposatuak zaie (13km/430m+ edo 20.5km/820m+)
Animazio gisa, haurrei 2km.ko itzuli baten egitea proposatuko zaie.
13km.ko luzera eta 430m+.ko desmaila daukan ibilbidean parte har dezakete baizik junior, espoir, senior edo beterano mailakoek (2006an edo aintzin sortuak).
20,5km.ko luzera eta 820m+.ko desmaila daukan ibilbidean parte har dezakete baizik espoir, senior edo master mailakoek (2004an edo aintzin sortuak)

Ibilbide horiek seinaleztatuak izanen dira.
Hornitze postuak, 4 eta 9garren kilometroetan izanen dira 13km luzerako ibibidean, eta 5, 10, 14 eta 18garren kilometroetan 20.5km luzerakoan.

IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

300 lasterkari baizik ezingo dira erregistratu, aitzinekik www.pb-organisation.com webgunean eta izen emaiteak 13e.tan (13km) eta 16e.tan (20.5km) finkatuak dira.
Haurrendako 2km.ko ibilbidearendako animazioa urririk izanen da (izen emaite eta sailkapenik gabe).
Antolakuntzaren ardura zuzenki engaiatua denez, izen emaiterik ezingo da erregistratu korrikalariak aurkezten ez badu :
– edo baliozko lizentzia bat,
– edo, lizenziadun ez direnentzat, urte bat baino guttiago duen eta lasterketan lehiatzeko gaitasuna baieztatzen duen mediku agiri bat.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://www.lacoursedescollines.org/

Event Details
Artxibo
Event Search