XVII. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA / VIII. GANGUREN ZIZTU BIZIAN – 2023
Irailaren 3n izango da, igandea. Beti bezala, Lezamako Andra Marietako jaien aurreko asteburuan.
Zailtasun ertaineko ibilibidea du, baina hainbat zati gogor eta tekniko ditu, Basobaltz basoaren jaitsiera, Gangureneko igoera eta Ugarteko jaitsiera batez ere.
Lezamako Andra Mari elizan irteera neutralizatua emango da udaletxeko plazaraino (150 m), eta bertan irteera ofiziala emango da.
MUGETATIK lasterketaren ibilbidea (lasterketa zein ibilaldia) 25 kilometrokoa izango da, Junior mailarako izan ezik, honek 14 kilometrokoa izango baita.
VIII.Ganguren Ziztu Bizian ( GZB)
MUGETATIKeko “horma” da. Kronometraje propioa duen tartea. Lasterketa nagusiko 14. kilometroan hasten da, eta Lezamako dorretik Ganguren mendiaren tontorreraino doa, “ziztu bizian”.
3 kilometroko distantzia eta 400 metroko desnibela, erronka ausart eta erakargarria. Eta aldapa horretan denborarik laburrena egiten dutenentzat sari berezi batzuk gorde ditugu.
Animatu, probatu eta gozatu gure karrera bertikala: GANGUREN ZIZTU BIZIAN, Gangureneko ZIZTU BIZIAN irabazleak denbora gutxien eman beharko du tarte horretan eta LEZAMAKO MUGETATIK lasterketaren ibilbide osoan denbora onenaren hamabost minuturen barruan egin beharko du ere.
DATA – FECHA
2023KO IRAILAREN 3AN
08: 00 IBILALDIA 25K
09:30 LASTERKETA 25K
10:00 TXIKIEN IBILALDIA
10:30 LASTERKETA 14K
IBILBIDEA – RECORRIDO
IZEN EMATEA – INSCRIPCIÓN
http://www.lezamakomugetatik.com/eu
KONTAKTOA – CONTACTO
[email protected]
Txema 650312784
Iñaki 686415758
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: