Web
Analytics
PAGOETA MENDI LASTERKETA 2011 - Lasterketak.eus PAGOETA MENDI LASTERKETA 2011 - Lasterketak.eus

PAGOETA MENDI LASTERKETA 2011

1.- DATA eta ORDUA: Zarautz-Pagoeta-Zarautz mendi lasterketako zortzigarren edizioa 2011ko maiatzaren 22an burutuko da eta goizeko 10:00etan emango zaio hasiera.

2.-IBILBIDEA: Proba Zarautz eta Pagoeta arteko mendietan zehar igaroko da. 15 kilometroko luzera du eta 1468m.-ko gora-behera metatua. Irteera eta helmuga Azken Portu auzoko Guria taberna aurrean kokatuko da.

3.-PARTEHARTZEA: 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina gehienez ere 225 lagun onartuko dira. 225 horiek izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte behintzat.

4.-KATEGORIAK: Lasterketa honetako sailkapena bi kategori hauen arabera emango da:

* Gizonezkoak
* Emakumezkoak

5.- IZEN EMATEAK: Izen ematea lasterketako web orrian egingo da (www.pagoetamendilasterketa.com). Inskripzioa 15€-koa izango da eta izen ematea diru-sarrera egin ondoren hartuko da kontutan. Izena eman eta hiru egunetako epean ez bada diru-sarrera egin izena zerrendatik kenduko da eta saiakera bertan behera geldituko da. Diru-sarrera honako kontuan egin beharko da:

Euskadiko Kutxa 3035.0029.61.0290078352

6.- KONTROLAK: Bi kontrol egongo dira, lehenengoa Sarobe berrin (5,5km), irteera eman eta handik ordubetera itxiko dena, eta bigarrena Pagoetako gurutzean. Ibilbidea gehienez 2 ordu eta erdian egin beharko da.

7.- HORNIDURAK: Hiru anoa postu egongo dira (5,5 – 7,2 – 9,5 kilometroetan)

8.- SARIAK: Kategori bakoitzeko lehenengo hirurak saria jasoko dute. Baita ere saria jasoko dute kategoria bakoitzeko lehen zarauztarrek. Lasterketa denbora barruan amaitzen dutenei kamiseta eta opari bana emango zaie. Opari gehiago ere zozketatuko dira lasterketa amaitzen dutenen artean. Sariak ez dira metatuko.

900 euroko sari berezia lortuko du, bere kategorian, frogako errekor berria ezartzen duen emakumezkoak.

Halaber, 300 euroko sari berezia lortuko du, bere kategorian, frogako errekor berria ezartzen duen gizonezkoak.

9.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu zerbitzuakatonduko ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.

10- Parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, arau hauek onartuko dituzte. Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi lasterketetarako duen araudiaren arabera erabakiko da.

11.- Zarauzko Udal Kiroldegian aldagelak eta dutxak izango dira partaide guztientzat.

Informazio gehiago / Más información: www.pagoetamendilasterketa.com

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

Event Details
  • Hasiera data
    2011-05-22 10:00
  • Helbidea
    ZARAUTZ, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search