XIX. PAGOETA MENDI LASTERKETA (+ MISTOA) – 2024
DATA eta ORDUA: Pagoeta Mendi Lasterketaren hemeretzigarren edizioa 2024ko apirilaren 28an izango da, eta goizeko 9.30etan emango zaio hasiera (ibilbide mistoa 9.45tan).
IBILBIDEAK – RECORRIDOS:
Bi ibilbide egingo dira:
- Ibilbide nagusia (bakarkakoa): 21 kilometro eta 1.600 metroko gorabehera metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean, eta lasterketako punturik garaienak 8. eta 9. Kilometro artekoak izango dira (Pagoetako gurutzea eta Murukil tontorra, 700 metro inguruko altueran). Ibilbidea, 7. eta 16. Kilometroen artean Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko da. IBILBIDE NAGUSIAREN TRACK-a DESKARGATZEKO: WIKILOC.
- Ibilbide mistoa (neska-mutilez osaturiko bikoteetan): 8 kilometro eta 600 metroko gorabehera metatua, zailtasun tekniko handirik gabekoa. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean. Urteta auzo pareraino igo beherako da, eta gero buelta Olaa errekatik eta baserritik barrena izango da. Ibilbidearen erdia laua izango da. IBILBIDE MISTOAREN TRACK-a DESKARGATZEKO: WIKILOC
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: