Web
Analytics
XI. SAN SILVESTRE - ALEGIA - 2022 - Lasterketak.eus XI. SAN SILVESTRE - ALEGIA - 2022 - Lasterketak.eus

XI. SAN SILVESTRE – ALEGIA – 2022

XI. SAN SILVESTRE - ALEGIA - 2022

XI. SAN SILVESTRE – ALEGIA – 2022

Bueltan da Alegiako San Silbestre krosa. Abenduaren 31n egingo da ohiko moduan hamaikagarren ekitaldia eta aurten hainbat berrikuntza izango ditu. Alde batetik, goizez egingo da. 11:00etan hasiko dira lasterketak eta ordutegiaz gain, irteera eta helmuga ere aldatu egingo dira ibilbidearekin batera.

Eskola parean hasi eta amaituko dira lasterketak. Haurren lasterketari dagokionean zirkuitua zehazteko dago oraindik.

Helduen zirkuitua berriz ondokoa izango da: eskola paretik abiatu, Etxe Txuri alderako bidea hartu, Fabrensa industriagunearen atzekaldera iritsi eta handik Fabrensa aurreko errepidetik eskolara buelta. Guztira 1300 metro izango ditu helduen  ibilbide berriko itzuli bakoitzak. Lasterketa honetan infantil, kadete eta helduen mailak ezberdinduko dira, nahiz eta guztiak batera abiatu. Infantilek eta kadeteek bi itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari eta helduek hiru.

Ez da sailkapenik osatuko eta parte hartzaile guztien artean hainbat opariren zozketa egingo da. Lasterketen amaieran parte hartzaile guztiek hamaiketakoa izango dute.

Izena ematea 12tik 20ra

Lasterketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 12tik 20ra izango dute kultur etxean izena emateko aukera. 10 euro ordaindu beharko dira eta lasterketarako espreski diseinaturiko kamiseta jasoko dute aurrez izena ematen dutenek. Lasterketaren egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, eskolan 9:30etik 10:30era. Hori bai, egunean bertan izena ematen dutenek ez dute kamisetarik jasoko.

El cross San Silvestre de Alegia está de vuelta. La undécima edición se celebrará el día 31 de diciembre y la de este año viene con bastantes novedades. Por una parte, se celebrará a partir de las 11:00 de la mañana y además del horario, habrá modificaciones en la ubicación de la salida y llegada y en el recorrido.

La prueba comenzará y terminará a la altura de la escuela. En cuanto al recorrido, la prueba de los niños y las niñas no tiene todavía el circuito definido.

El circuito para adultos será el siguiente: salida en la escuela, se cogerá el camino hacia Etxe Txuri, se llegará a la parte trasera del polígono Fabrensa y se volverá a la escuela por la carretera que va desde el barrio Larraitz hacia Errota. En total, es un circuito con 1300 de recorrido. En la carrera de los y las adultas, participarán los y las participantes de las categorías infantil, cadete y absoluta. Los y las participantes de las dos primeras categorías darán dos vueltas al circuito y los y las de la absoluta, tres.

No se oficializará ninguna clasificación y se realizará el sorteo de varios premios entre los y las participantes. Al término de la carrera, habrá hamaiketako para todos y todas las corredoras.

Inscripción del 12 al 20 de diciembre

Las personas que quieran inscribirse en el cross San Silvestre podrán hacerlo del 12 al 20 de diciembre en la casa de la cultura. La inscripción tendrá un precio de 10 euros y se regalará una camiseta especialmente diseñada para la prueba. El mismo día de la carrera también se podrá realizar la inscripción, de 9:30 a 10:30 en la escuela. Eso sí, el día de la carrera no habrá camiseta de regalo con la inscripción.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.alegia.eus

https://www.facebook.com/AlegiakoUdala

Event Details
Artxibo
Event Search